Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da
Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Pazienteen Erakundeen Plataforma estatutu markoaren aurkako grebarekin amaitzeko negoziazioetan bitartekari izatea. Ondorioz, Osasun Ministerioak greba-batzordearekin asteazken honetarako deitutako bilera bertan behera gelditu da.
Ministerioak beste bilera bat deituko du datorren astelehenerako, Monica Garcia Osasun ministroak X sare sozialean azaldu duenez.
Sindikatuek prentsa-ohar batean iragarri dutenez, bi aldeek bilera gehiago egiteko konpromisoa hartu dute. Medikuen Espainiako Sindikatuen Konfederazioak (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuak (SMA), Metges de Catalunyak (MC), Madrilgo Medikuen eta Goi Mailako Tituludunen Elkarteak (AMYTS), Euskadiko Medikuen Sindikatuak (SME) eta Galiziako Mediku Independenteen Sindikatuak (O 'MEGA) osatutako greba-batzordeak berriz adierazi du ez dagoela POP plataforma aldeen arteko bitartekari izatearen alde. Alderdi kaltetua den aldetik, azpimarratu du ez dela neutrala. Horrez gainera, lan-gaietan aditua ere ez dela adierazi du greba-batzordeak, eta negoziazioaren gakoa horretan datzala.
Joan zen martxoaren 27an, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan, sindikatuei POP bitartekari izatea proposatzea erabaki zuten Ministerioak eta autonomia-erkidegoek; hain zuzen ere, hainbat gobernu autonomikoren aburuz, pazienteak direlako gatazka horretan kaltetuenak.
Gaurko bilera eten ondoren, POP plataformak greba-batzordeari aurpegiratu dio publikoki zalantzan jarri izana "bertan egoteko gaitasuna, neutraltasuna eta legitimitatea". "Pazienteak gara osasun sistemaren izateko arrazoia" azpimarratu du, eta sindikatuek Aste Santua baino lehen jakin zutela bitartekaritzaren proposamena. Hedabideei igorritako oharrean gaineratu du "zuhur eta errespetuz jokatu" duela auzi honetan.
Eusko Jaurlaritzak bitartekaritzaren alde egiten jarraitzen du
Bertan behera gelditu den bileraren aurretik, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak (POP plataformak parte har zedin proposatu zuenetako bat) bitartekaritzaren alde egin du, berriz, Bilbon, batean. "Alde batetik, Ministerioak proposatutako bitartekaritza bat egon daiteke; eta, bestetik, greba-batzordeak proposatutakoa", esan du Martinezek, eta "erantzukina" eskatu die bi aldeei, medikuen grebak jarrai ez dezan.
POP plataformaren bitartekotza-proposamena mahai gainean jarri zen Medikuen Lanbide Foroarekin izandako hartu-emanak ez zuelako ezer eman. Ministerioko iturrien arabera, "sindikatuek ez dute gatazka onbideratzeko borondaterik erakutsi inoiz. Aitzitik, greba-batzordeak behin eta berriz baztertu ditu planteatutako elkarrizketa-bide guztiak, esparruko sindikatuak, Medikuen Lanbide Foroa eta, orain, baita pazienteak ere".
Sindikatuek euren komunikatuan azaldu dutenez, greba egutegiari eutsi egingo diote. Hurrengoa apirilaren 27ko asterako dago aurreikusita. Halaber, beren aldarrikapenei ere eutsiko diete: estatutu marko propioa, medikuekin zuzenean negoziatzeko mahaia, sisteman duten erantzukizuna islatuko duen lanbide-sailkapena, astean gehienez 35 orduko lanaldia, erretirorako baldintzak aldatzea eta kontziliaziorako aukerak.
Zure interesekoa izan daiteke
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, etxeko zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten diena.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.
Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie
Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.
Mahatsa biltzen hasi dira, aspaldiko goizen, beroak bultzatuta
Abuztuaren 17an hasi ziren mahatsa biltzen Bizkaiko mahastietan. Aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, mildiu onddoak ez du kalterik eragin mahatsondoetan. Gauzak horrela, mahats-bilketa oparoa espero dute Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako upategietan, mordoak zein aleak handiak baitira.
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.