Urtebetean 320.000 trafiko isun Euskadin, non egiten dira arau-hauste gehien?
AP-8 eta A-8 errepideetan izan ziren zigor gehien iaz, eta gehiegizko abiadura nagusitu zen arau-hausteen tipologiari dagokioenez.
Ia 320.000 isun urtebetean. % 70 baino gehiago, abiadurarekin lotuta. Horixe da 2025eko trafiko balantzeak utzitako lerroburu nagusia. Horrekin batera, AP-8 autopista (Bilbo eta Irun artekoa) izan zen trafiko-salaketa gehien izan zituen errepidea, Bilbo eta Kantabria arteko A-8 errepidearen, eta Gasteiz eta Bilbo arteko AP-68 autopistaren aurretik.
Datuok Segurtasun Sailaren ebazpen batean jaso dira, non aurreko urtean izapidetutako trafiko-salaketen zerrenda zehatza agertzen den. Ebazpenaren arabera, 10 salaketetatik 7 gehiegizko abiadurarekin lotuta zeuden, eta, hortaz, alde handiz, arau-hauste ohikoena izan da.
IATagatiko zehapenak
Zehazki, iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izapidetutako 319.989 trafiko-salaketetatik, 226.811 gidarien gehiegizko abiadurarekin lotuta egon ziren. Gehien zigortutako hurrengo arau-haustea ibilgailuaren baldintza teknikoekin lotutako betebeharrak ez betetzea izan zen. Arau-hauste hori, batez ere, IATa ez pasatzearekin lotuta dago, eta salaketen % 7,65 hortik etorri ziren.
Hirugarren tokian ibilgailuaren gidaria behar bezala identifikatu ez izateagatik jasotako salaketak daude: ia % 5 izan ziren. Alkohol zein drogen kontsumoarekin lotutako salaketak, oso larriak izan arren, % 1,63 izan ziren (5.000 inguru).
Errepide nagusietan
Salaketa gehien izan zituzten errepideei dagokienez, lehenengo tokian AP-8 agertzen da, 44.570 salaketarekin (33.813, Gipuzkoan, eta 10.757, Bizkaian). Bigarren tokian, A-8 agertzen da, 43.378 salaketarekin (berez, Bilbo eta Kantabria arteko errepidearen doako zatia hartzen du; parte batean Bi-10 izena hartu du berriki).
Atzerago agertzen dira AP-68 (29.050 salaketa); GI-20, Donostia inguruan, 22.597 salaketarekin; eta N-1 errepidea Gipuzkoan, ia 22.000 salaketarekin.
Lurraldeka hartuz gero, salaketak honela banatu ziren: 131.772, Bizkaian; 124.204, Gipuzkoan; eta 64.013, Araban. Horrela, proportzioan, Araba nabarmentzen da, 1.000 biztanleko 194 salaketarekin; eta ondoren Gipuzkoa kokatzen da, 1.000 biztanleko 170 salaketarekin. Bizkaian, biztanleria kontuan hartuta, 1.000 biztanleko 115 salaketa izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".
Esako urtegian aurkitutako gizon zatikatuaren hilketaren ustezko egilea espetxeratu dute
Biktimaren eta susmagarriaren etxebizitzan aurkitutako ebidentziek, segurtasun-kamerek hartutako irudien analisiarekin batera, krimenaren kronologia ezartzea eta susmagarri nagusia atxilotzea ahalbidetu dute.
Medikuek urriaren 28an hasiko dute greba mugagabea
Euskadiko Medikuen Sindikatua sartuta dagoen Greba Batzordeak Estatutu Markoaren aurka borrokatzeko greba mugagabea iragarri du. Horrekin batera, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, beste bost greba egun egitera deituta daude Osakidetzako langileak, urritik abendura bitartean.
Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.
PISAko emaitza txarren gakoak sakon eta denboraz aztertu behar direla diote adituek
Ostiral honetan EAEko 900 ikastetxetako ordezkariekin bildu aurretik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua aditu talde batekin bildu da gaur arratsaldean, hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko. Horietako batek, Junkal Gutierrezek, azaldu du ez dagoela faktore bakar bat PISA txostenak erakutsitako emaitza txarrak azaltzen dituena, eta askotarikoak izan daitezkeela.
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.