Armak enbargatzea eta Israelekin "harremanak etetea" eskatu dute 2000 pertsona inguruk Iruñean
Duela 78 urte Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Palestina banatu zueneko urteurrena dela eta, Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren aurka, kolonialismoaren aurka eta herri palestinarraren alde mobilizatu dira berriro Iruñeko herritarrak.
2.000 pertsona inguruk hartu dute parte gaur eguerdian Iruñean, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren arabera, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israelekin "harremanak haustea" eskatzeko.
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak deitutako mobilizazioak Nazio Batuen Erakundeak Palestina bi estatutan banatzea erabaki zuen 181 ebazpenaren 78. urteurrenarekin bat egin du.
Manifestazioa eguerdian abiatu da Antoniutti parketik, joaldunak aurretik zirela. Zisjordaniako Hattah dantza taldeko kideek Palestinako bandera eraman dute eta Gazteluko plazan dantza erakustaldia egin dute mobilizazioaren amaieran. Duguna dantza taldearekin senidetzeko helburuz joan da taldea Iruñera, eta hainbat jardueratan parte hartuko du hurrengo egunetan.
Palestinar dantza taldeko ordezkariak Lakuntzan izango dira igande arratsaldean, Tuteran astelehenean eta Lizarran asteartean. Gainera, Burlatako Askatasuna institutuan ere izango dira.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Lidon Soriano Yala Nafarroako bozeramaileak azaldu du mobilizazio hau Europa mailako beste hiri batzuekin koordinatuta egin dela, "Israeli armak erabat eta guztiz enbargatzea eskatzeko berriz ere" eta herrialde honekiko harremanak "erabat haustea" eskatzeko, "genozida isolatuz bakarrik amaitu ahal izango dugulako genozidioa".
"Une erabakigarria" dela hau nabarmendu du. Izan ere, "Trump-Netanyahu ustezko bake akordioaren ondoren, jakin badakigu herritar batzuk desmobilizatu egin direla, benetan bake akordioa dela pentsatuta". Horren harira, adierazi duenez, "Israelek 300 aldiz baino gehiagotan urratu du su-etena, 268 pertsona hil ditu su-etena gauzatu behar zuela adierazi zuenetik, eta oraindik ez du laguntza humanitariorik sartzen utzi".
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Barrundiako zereal-finka batean
Suhiltzaileak lanean izan dira sua kontrolatzeko. Sutearen ondorioz, A-3022 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan.
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia artean
'Ofizialtasuna. Euskal Herritik mundura!' lelopean, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute ehunka herritarrek, Irun eta Hendaia lotzen dituen zubian. Gure Eskuk, 7baietz eta Gu ere bai! taldeek deitu dute ekitaldia. Besteak beste, EAJko eta EH Bilduko ordezkariak izan dira bertan.
Baionan dena prest, bost egunez zuri eta gorriz janzteko
Bihar, uztailak 15, hasiko dira bestak, eta igandera arte, uztailak 19, ia milioi bat pertsona gerturatuko dira Lapurdiko hiriburura. Tradizioari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jaiak, herriko etxeko balkoitik hiriko giltzak botatzearekin batera. Ostiraletik aurrera, bestagunera sartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.
Baso-sute bat piztu da Goizuetan
Aitasemegi parajean piztutako suteak larreak eta pagadi bat hartu ditu; oraingoz, ez da zauriturik izan.
Erraldoien azken dantza sanferminei agur esateko
Bederatzi eguneko festaren ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak azken dantza egin du Iruñeko Udaletxeko plazan, Ezpeleta jauregira itzuli aurretik. Haur eta helduek hunkituta agurtu dituzte erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, datorren urtera arte.
Euskal Selekzioa-Palestina futbol partidan bildutako diruarekin dohaintza solidarioa egin dute
Partida horretan bildutakoarekin (600.000 eurotik gora) dohaintza solidarioa egin die Euskadiko Futbol Federazioak Mugarik Gabeko Medikuei, Gazara laguntza humanitarioa bidaltzeko.
Intentsitate altuko bigarren sexu-eraso bat izan da sanferminetan
Hala baieztatu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak astearte goizean. Honekin, aurtengo jaietako bigarrena litzateke. Guztira, 25 salaketa egon dira; 22, ukituengatik.
Naturaren legea, Cabarcenon: Zambi elefante eme mitikoa hil egin da, taldekideen arteko borroka baten ostean
50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.
Heriotza kopuruak % 3,7 egin du gora Euskadin 2025ean, 23.214 hildakorekin
Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2024an baino 822 heriotza gehiago izan dira 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gorakada horrek EAEko hiru lurraldeetan eragina izan du. Heriotza-tasaren hazkunde hori 80 urtetik gorakoen taldean izan da bereziki, eta tumoreak dira heriotza-kausa nagusia.
Entzierroetako hesia kentzen hasi dira Iruñean, sanferminetako jaien amaieraren atarian
Sanferminetako zortzigarren eta azken entzierroa amaitu bezain pronto, hesia osatzen duten 2.700 taulak kentzen hasi dira Hermanos Aldaz zurgindegiko langileak. 365 egun besterik ez dira falta 2027ko sanferminetarako!