Sute handia piztu da Zorrotzako hiltegi zaharrean, eta lau pertsona atera dituzte
Sua kontrolpean hartu dute, kanpotik, baina suhiltzaileak ingurua hozteko lanean ari dira oraindik. Dena den, ez da inor zauritu.
Sute handia piztu da Bilbon, Zorrotzako hiltegi zaharrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sua 03:00ak aldera hasi da, Bilboko Marino Archer kalean, eta hiltegi zaharrean ez ezik, harakintza enpresa batean ere kalteak eragin ditu.
Garrak kontrolpean hartzea lortu badute ere, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute ingurua hozteko. Eguna argitu zain izan dira, barrura sartu ahal izateko.
Dena den, ez da inor zauritu.
Bilboko Udalak adierazi duenez, hiltegi zaharrean gaua igarotzen ari ziren lau pertsona atera behar izan dituzte.
Bestalde, sua zerk eragin duen argitu gabe dago oraindik.