Ospakizunekin batera, aldarrikapen ekitaldi ugarik beteko dute Euskararen Eguneko agenda
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen ekitaldiz, adierazpenez eta ospakizunez betea dator. Gutxi ala asko, Euskal Herriko herri gehienetan izango dira kultur-ekitaldiak, hitzaldiak edota aldarrikapenerako ekintzak. Eusko Jaurlaritzak 12:00etan egingo du ekitaldi nagusia Ajuria Enean.
Aldarrikapenerako eguna izango da aurten abenduaren 3a. Euskarak azken urteetan bizi duen egoerak, epaitegietatik etortzen diren erabakiek eta erabileraren beherakadak kezka sortzen dute gizarteko hainbat eragilerengan eta elkarte batek baino gehiagok mobilizazioak egiteko probestuko dute eguna.
Goiztiarrena LAB sindikatua izango da, 10:00etan elkarretaratzea deitu baitu Donostiako Gipuzkoa plazan. “Gobernuak euskararen normalizazioan emango dituen atzerapausoak ez onartzeaz gain, aurpegi zuriketa baten atzean ezkutatzen direla” salatu nahi du sindikatuak. Horrez gainera, Larrialditik indarraldira izenburupean adierazpena kaleratu du eta Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 6an Durangon egingo duen manifestazioan eta Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilboko Miribillan egingo duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du.
Eguerdiko 13:00etan Baionan izango da zita. Euskarari trufarik ez! lelopean, elkarretaratzea antolatu du Euskal Konfederazioak Euskararen Erakunde Publikoaren aurrean eta euskaltzale guztiak bertan biltzera deitu ditu. Euskarak biziberritzeko behar dituen “egiazko hizkuntza politika publikoak” eskatuko dituzte, “baliabidez eta neurriz hornituak”.
Arratsaldean, berriz, Bilboko Guka elkarteak manifestazioa egingo du 19:00etan Moyua plazatik hasita Erdalduntze makina gelditu! lelopean.
Ekitaldi instituzionalak eta adierazpenak
Erakundeek ere ekitaldiak iragarri dituzte abenduaren 3 honetarako. Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru foru aldundiek, Eudelek eta UEMAk adierazpen bateratua atera dute egun honen inguruan Euskara, zugan, nigan, gugan leloarekin eta “euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko” deia egin zuten. Lelo hori jarraituz Eusko Jaurlaritzak 12:00etan egingo du eguneko ekitaldi nagusia Gasteizen, Ajuria Enean, Imanol Pradales lehendakaria buru dela.
EAEko unibertsitate sistema osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertstateak eta EUNEIZ unibertsitateak adierazpen bateratua kaleratu dute eta "euskararen inguruko kontzientzia irabazteko eguna" dela gaurkoa adierazi dute.
Euskal Herrian eta munduan
Etxepare Euskal Institutuak, berriz, nazioartera eramango ditu euskararen eguneko ospakizunak. Europako eta Amerikako 13 hiritan burutuko dituzte jarduerak, hala nola, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, dastaketak, jolasak eta filmen proiekzioak.
Horrez gainera, Euskal Herriko herri eta auzoetako euskara elkarteek edota erakundeek antolatuta, ekintza ugari izango dira; hala nola, bertsolari topaketa bat Baionako Mediatekan (18:00), haurrentzako antzerki ikuskizuna Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean (17:30) edota Akelarre taldeari buruzko dokumentalaren emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean (19:00).
Eguna amaitzeko, Euskal Telebistak euskara eta hizkuntzak ardatz hartzen dituen “Tribuaren Berbak” saioaren denboraldi berria estreinatuko du. 22:15ean izango da ETB1en eta eitb.eus interneteko atarian. Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuko dute eta lehen atalean Londresera egingo dute bisita, munduko eta Europako hizkuntzen inguruko informazio bila.
Zure interesekoa izan daiteke
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.
Konpartsek positibotzat jo dute Aste Nagusian eraso, ezbehar eta gatazka "larririk" egon ez izana
Ikuskizunetako teknikariei bandera urdina eman diete; marroia, berriz, ETSri, "Bizkaiko hiriburuko jaiak beren interesen mesedetan erabiltzeko estrategiagatik".