TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan

Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.

Belateko eta Almandozko tunelak (N-121-A errepidea) 10:30ean ireki dituzte berriro iparraldeko noranzkoan, 35,200 kilometro-puntuan kamioi bat sutan zegoelako 06:00etatik aurrera zirkulazioa erabat etenda egon ostean.

Hala ere, Belateko mendatetik (NA-1210) Iruñerako noranzkoan zirkulazioa desbideratzean jarraitu dute 37,500 kilometro-puntutik, Berroetako lotunetik, gero N-121-A errepidera bideratzeko 34,900 kilometro-puntuan, Almandozko lotunean.

Cordovillako eta Oronozko parkeetako suhiltzaileak aritu dira sutea itzaltzeko lanetan, eta kalte materialak besterik ez dira izan azkenean. Guardia Zibileko agenteak ere bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X