Iruñeko Irabia ikastetxeko ikasle ohi batek salatu du Opus Deiko apaiz batek sexu erasoak egin zizkiola nerabezaroan
Azken orduetan jakin denez, 44 urteko Pablo Merino nafarrak salatu du Iruñeko Opus Deiko ikastetxe batean sexu abusuak jasan zituela, nerabe zela. Hain zuzen ere, 13 eta 15 urte bitartean zituela gertatu ziren erasoak, eta bere familiak ikastetxe horretako apaiz baten aurkako salaketa jarri bazuen ere, garai hartan ez zuten haren kontrako neurririk hartu, zentroz aldatzeaz salbu.
Opus Deik, bere aldetik, gertatutakoa onartu du, bai eta Donostian eta Madrilen ere antzeko bi kasu izan zirela argitu ere. Lehenengoa, adingabe batekin jazo zen; bigarrena, berriz, 45 urteko emakume batekin. Halaber, erantsi du gazteekin egotea ere debaktu ziotela Iruñeko Irabia ikastetxeko apaizari.
Elizaren sexu abusuak jasan dituzten biktimen elkarteko presidente Jesus Zudaire eman zion erasoen berri Merinok. Handik, IruñekoaAuzitegi batera jo zuten, eta salaketak jasotzen duenez, Jacinto Lazaro apaiza izan zen erasotzailea.
Zudaireren ustez, kasu horiek larriak dira, eta larria da baita Opusek hiru hamarkadaz ezkutuan izatea.
Gaur egun, Zaragozan bizi da Lazaro, "Opus Deiren kontrolpean".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.