Etxegabetzeen aurkako dekretua luzatzeko eskatu dute, 2026an dozenaka familia kalean ez geratzeko
Donostian egindako prentsaurreko batean, Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko kideekin batera, abenduaren 31n amaituko den "babes soziala" luzatzeko eskatu dute, eta Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen kontra agertu dira.
Larunbat honetan Donostian egindako prentsaurrekoa. Argazkia: Kaleratzeak Stop
Kaleratzeak Stop plataformak ohartarazi duenez, "2026an etxegabetze tsunamia" izan daiteke, abenduaren 31ra arte indarrean dagoen "babes sozialaren dekretua" luzatzen ez bada.
Kolektibo horretako ordezkariek gaur, Donostian, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko ordezkarien babesarekin egindako prentsaurrekoan, Etxebizitza Legean aurreikusitako "ezohiko luzapenak" aplikatzeko ere eskatu dute, hiru urtera iristen baitira tentsionatutzat jotako udalerrietan eta urtebetera gainerakoetan.
Kaleratzeak Stop elkarteak gogorarazi du egungo "bizitoki-krisia" larriagotu egin dela "alokairuen igoera espekulatiboagatik", eta ohartarazi dute "2008ko burbuilaren mailak gainditu" dituela. "Zaurgarritasun egoeran dauden familia askok ezin dituzte errenta horiek beren gain hartu, eta euren etxebizitzetan jarraitzen dute, etxegabetzeak bertan behera utzita daudelako 2020ko dekretu horren bidez, baina aurtengo abenduaren 31n amaitzen da luzapena", azaldu dute.
Horren arabera, luzatu ezean "ehunka euskal familia kalean gera daitezke", dekretuak "zailtasunak dituzten jabe txikiei errentak ordaintzea bermatzen du", eta Eusko Jaurlaritza "259 errentatzailek jasotzeari utzi dioten alokairua ordaintzen ari da", Alokairuaren Merkatuaren Estatistikan (EMA) ezarritako prezioen arabera.
2026rako dekretu horren "ezohiko luzapen unibertsala onartzen ez bada", egoerak "etxegabetzeen tsunamia eragin lezake", ohartarazi dutenez, eta hori ekiditeko, administrazio publikoei dei egin diete beharrezko neurriak har ditzaten, "2026an familia bakar batek ere ez dezan kalean lo egin".
Lurzoru Legearen inguruan
Bestalde, Rosa Garcia Kaleratzeak Stop elkarteko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartu duen Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurrien Legea arbuiatu du, "babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko eskuragarri dagoen lurzorua % 75etik % 60ra jaisten duelako". "Gure ustez, eraikuntza eta sustatzaileen lobby-ak egiten ari diren presioari esker izan da hori posible", salatu du.
"Nabarmendu nahi dugu, baita ere, berriro ere Lanbiden etxebizitza-kontratu bat izatea eskatzen dela DSBE eta gizarte-laguntzak kobratu ahal izateko", esan du Garciak, eta argitu du pertsona "kalteberenek" ezingo dituztela laguntza horiek jaso, horien artean ugari baitira "beltzean kobratzen diren kontratuak, batez ere logelak azpierrentan hartzeko", eta, "beraz, kalean bizitzera kondenatuta daude".
Zure interesekoa izan daiteke
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.