ATXILOKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Araban, adingabeen argazkiak AArekin manipulatu eta haur pornografia sortzea egotzita

Poliziaren arabera, atxilotutakoak adingabeen argazkiak hartzen zituen kalean eta igerileku publikoetan, eta adimen artifizialarekin manipulatzen zituen biluzik ager zitezen.

Detenido en Álava por manipular fotos de menores con IA para crear pornografía infantil

Poliziaren agente bat, atxilotutakoari atzemandako sakelakoarekin. Argazkia: EFE

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du, Araban, adingabeei argazkiak atera, horiek adimen artifizialarekin (AA) manipulatu eta haur pornografia sortzea egotzita.

Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, abuztuan hasi ziren ikertzen, nazioarteko lankidetzari esker.

Ikerketari esker, delitugilea Araban bizi zela egiaztatu zuten ziberikertzaileek. Zaila izan zen hura topatzea, sareetan hura ez atzemanteko teknika aurreratuak erabiltzen zituelako.

Agenteek gizonaren etxea miatu, eta material pornografiko ugari aurkitu zuten. Hala, adingabeak galbidean jartzearen ustezko delituagatik eta haur pornografia edukitzeagatik hartu zuten atxilo.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X