Ziberindarkeria matxistak ezagutzen laguntzeko gida argitaratu du Emakundek
"Jarri izena" gira gazteei zuzenduta dago, eta bere helburua da ingurune digitaleko indarkeria matxistak identifikatzea, askotan oharkabean pasatzen dira eta, eta alfabetatze digitala eskaintzea, sareetan gertatzen diren indarkeria matxista mota guztiak hautemateko eta horiei izena jartzeko.
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Jarri izena ziberindarkerien gaineko gida plazaratu du, ingurune digitalean indarkeria matxistak identifikatzen laguntzeko, askotan oharkabean pasatzen baitira. Gidak ekarpen bat egiten du "beharrezkoa den alfabetizazio digitalean", esparru jakin horretan ere zer indarkeria mota dagoen antzemateko.
Astearte honetan aurkeztu dute gida, Gasteizen, eta bertan izan dira Miren Elgarresta Emakunderen zuzendaria eta Estibaliz Linares Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Linaresek landu du gida, Zaloa Lafuente eta Iratxe Rodriguezekin batera.
Gida gazteei zuzenduta dago, online espazio osasungarriagoa eta seguruagoa sortzeko helburuarekin. "Manosferaren garaian, feminismoaren aurkako mezu oldearen aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoa da gazteei indarkeria detektatzeko eta horren aurrean nola jokatu jakiteko tresnak ematea", adierazi du Emakunderen zuzendariak.
Era berean, gogorarazi du ziberindarkeria eta Internetetik kanpoko indarkeria bloke bereko zutabeak direla: "Ez da fenomeno isolatu bat, berdintasun ezaren eta emakumeen aurkako egiturazko indarkeriaren gizarte testuinguru zabalago batean kokatzen da; mendeetan zehar iraun du eta konektibitatearen aroan jarraitu egiten du".
Indarkeria guztiak erro beretik datozen arren, mundu birtualeko indarkeriak bat-batekoak, hiperkonektatuak eta anonimoak dira, eta, beraz, ondorioak mingarriagoak eta kaltegarriagoak izan daitezke.
"Kasu askotan, indarkeria sare sozialetan trukeak eginez has daiteke, adingabeekin, adibidez, eta, gero, aurrez aurrez elkartu, eta sexu-indarkeriazko ekintzak egitea. Anonimotasuna da sareen arriskuetako bat, baita haien irismena eta hedapen azkarra ere", adierazi du Elgarrestak.
Bestalde, Linaresek gidak identifikatzen dituen ziberindarkeria matxisten motak errepasatu ditu. Horien artean daude ziberjazarpen sexista, emakumeen aurkako irain eta mezuetan adierazten dena; ziberjazarpen sexuala, eduki sexuala duten argazkiak zabaltzeko mehatxua egiten denean; gaslightinga edo manipulazio emozionala, biktimari bere bertsioa zalantzan jartzeko.
Era berean, zerrenda horretan ageri dira groominga, gizon heldu batek adingabe batekin harreman bat ezartzen duenean hura sexualizatzeko helburuarekin; ziberkontrola, beste pertsona baten sare sozialak kontrolatzea, eta body shaminga, ereduekin bat ez datozen gorputzen aurkako iruzkinak eta irainak zabaltzen direnean.
Gainera, gidak aholkuak eta irtenbideak eskaintzen ditu, biktima izan daitezkeenei laguntzeko, eta gizonezkoei jarraibide batzuk ematen zaizkie ziberindarkeria geldiarazten laguntzeko, sare sozialak arduraz eta kriterioz kontsumitzeko.
Jarri izena gida Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan eta gazteentzako aisialdi zentroetan banatuko da, eta online ere deskarga daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.