Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

51 urteko gizonezko bat hil da A-1 autobian, Agurain parean izandako istripu batean

Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Autoan zihoan beste pertsona, 59 urteko gizasemea, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute. 

Larrialdi zerbitzuak istripua izan den lekuan.

Ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute gaur A-1 autobian, Agurain parean (Araba), Irungo noranzkoan, eta pertsona bat hil da eta beste bat zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 377. kilometroan gertatu da, 15:15 aldera, eta Ertzaintza, osasun-langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Osasun-langileek 51 urteko gizonaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin. Autoan zihoan beste pertsona, 59 urtekoa gizasemea, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, bidea erabat itxi dute Irunera bidean, eta 16:05erako errei bat ireki dute. Hiru bat kilometroko ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X