ZUZENEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela kontatu dugu 2025eko Gabonetako Loteriaren zozketa

Gabonetako Loteriaren zozketak 2.772 milioi euro banatuko ditu saritan, hots, iaz baino 70 milioi gehiago.

IGORRE (BIZKAIA), 22/12/2025.- El número 90.693, agraciado con el tercer premio del sorteo de la Lotería de Navidad, dotado con 500.000 euros a la serie, ha sido vendido en la administración de la calle Lehendakari Aguirre de Igorre (Bizkaia), que tenía consignadas 48 series y tres décimos que supondrían más de 24 millones de euros.  EFE/ Miguel Toña

2025eko Gabonetako Loteriaren zozketarako prestaketa lanak. Argazkia: EFE

- Sari nagusia edo sari potoloa: 79.432 (Leon eta Madril)

- Bigarren saria (70.048), Madrilen saldu dute oso-osorik
- Hirugarren saria: 90.693 (Igorre, Bilbao, Zumaia, Arrasate, Gasteiz eta Iruñea)
- Laugarren sariak (bi): 78.477 (Leioa) eta 25.508 
- Bosgarren sariak (8): 23.112, 60.649, 77.715, 25.412, 61.366, 94.273, 41.716 eta 18669

Gabonetako loteriaren zozketako sariak gaur arratsaldetik aurrera kobratu ahalko dira

Arratsaldetik aurrera kobratu ahalko dira Gabonetako loteriaren zozketako sariak. Hiru hilabeteko epea egongo da horretarako, 2026ko martxoaren 23ra arte. 

Egiaztatu zure zenbakiak saria ote duen

Sari nagusiez harago, ehunka sari banatu dira Gabonetako loteriaren zozketan. Egiaztatu Orain-eko bilatzailean zure zenbakiak saria ote duen.

Gabonetako loteriaren zozketa amaitu da!

41.716 zenbakiaren zati bat Donostian saldu dute

Bosgarren sarietako bat (41.716), bosgarrena, Donostian saldu dute. Hain zuzen ere, serie bat (60.000 euro) da saldu dutena.

Azken bosgarren saria: 18.669

Azken bosgarren sariak (18.669) izkin egin dio Hego Euskal Herriari. 

Beste bosgarren sari bat: 41.716

90.693 zenbakiak (hirugarren saria) zoriona banatu du Igorren! 

18:00 - 20:00

Honela ospatu dute laugarren saria (78.477) Leioan!

18:00 - 20:00

Bi bosgarren sari falta dira oraindik!

Bigarren laugarren sariak (25.508) ez du dirurik banatu Hego Euskal Herrian

Bigarren laugarren saria oso banatuta egon da aurten. 16 probintzian saldu dute zenbaki saridunaren dezimoren bat: Alacant, Malaga, Cadiz, Madril, Almeria, Bartzelona, Burgos, Caceres, Kantabria, Jaen, Lleida, Ourense, Santa Cruz Tenerifekoa, Toledo, Valentzia eta Valladolid. 

Bigarren laugarren saria: 25.508

Seigarren bosgarren sariak (94.273) ez du dirurik utzi Hego Euskal Herrian

94.273 zenbakiak ez du zorterik banatu Hego Euskal Herrian. 

Seigarren bosgarren sariaren (94.273) serie gehienak, 156, Huescako Monzon udalerrian saldu dituzte.

Seigarren bosgarren saria: 94.273

Igorreko errugbi taldeak zoriona banatu du hirugarren sariarekin (90.693)

Hirugarren saria (90.693) oso banatua izan da. Zenbaki hau toki askotan saldu da, eta Euskal Herrian: Igorren, adibidez, 14 milioi euro baino gehiago utzi ditu, baita Bilbon (550.000 euro), Zumaian (500.000 euro), Arrasaten (450.000 euro), Iruñean (350.000 euro), Cordovillan (100.000 euro) eta Gasteizen (50.000 euro) ere, besteak beste.

Igorren, Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eskuratu zituen saritutako hirugarren zenbaki horretako serie guztiak.

Iruñeko Zaragoza etorbideko administrazioan zenbaki sarituaren zazpi dezimo saldu dituzte eta Leclerc La Morea merkatalgunean, berriz, bi dezimo. 

IGORRE (BIZKAIA), 22/12/2025.- El número 90.693, agraciado con el tercer premio del sorteo de la Lotería de Navidad, dotado con 500.000 euros a la serie, ha sido vendido en la administración de la calle Lehendakari Aguirre de Igorre (Bizkaia), que tenía consignadas 48 series y tres décimos que supondrían más de 24 millones de euros.  EFE/ Miguel Toña

Bosgarren sari honek (61.366) ez du dirurik utzi Euskal Herrian

61.366 zenbakia ia osorik Madrilen saldu da (188 serie). Bosgarren sariaren irabazleek 60.000 euro jasoko dituzte serie bakoitzeko edo 6.000 euro dezimoko.

Laugarren bosgarren sariak (25.412) izkin egin dio Hego Euskal Herriari

Laugarren bosgarren sariaren (25412) zatirik handiena Malagara eta Madrilera joan da, batez ere. Malagan 137 serie saldu dituzte eta Madrilen, berriz, 54. Halaber, Almerian, Madrilen, Salamancan, Sevillan, Zaragozan eta Granadan ere saldu dute zenbaki irabazlea. 

Beste bosgarren sari bat: 61.366

Laugarren bosgarren saria atera da: 25.412

Bimba y Lola saltokiko langileei bigarren saria egokitu zaie

Bigarren saria (70048) oso-osorik Madrilgo administrazio batean saldu bada ere, Bimba y Lola saltokiko langileei bigarren saria egokitu zaie Gabonetako loteriaren zozketan.  

SAN SEBASTIÁN, 22/12/2025.- Trabajadoras de la sede de Bimba y Lola en San Sebastián celebran su suerte, por participaciones del 70.048, segundo premio del Sorteo Extraordinario de la Lotería de Navidad, vendidas por la empresa a la plantilla de esta firma de moda. EFE/Javier Etxezarreta

Hirugarren saria (90.693) Igorren jausi da

Hirugarren sariaren (90.693) 48 serie saldu dituzte Igorren, 24.150.000 euro. 

Halaber, serie bana saldu dute Bilbon (Alameda Urkixo) eta Zumaian (500.000 euro), zazpi dezimo Iruñean (350.000 euro) eta bederatzi dezimo Arrasaten (450.000 euro). 

90693 tercer premio Lotería Navidad 2025 Igorre

Hirugarren bosgarren saria (77.715), oso banatuta

77.715 zenbakiaren bi serie saldu dituzte Iruñean, bi dezimo Donostia, eta bana Leioan eta Iruñean. 

Hirugarren saria ere atera da: 90.693

Hirugarren bosgarren saria: 77.715

Bigarren bosgarren sariaren zati bat (60.649) Gasteizen jausi da!

Gasteizko Eleclrec merkatalguneko administrazioan saldu dute bosgarren sarietako baten zati bat. Irabazleek 60.000 euro jasoko dituzte serieko edo 6.000 euro dezimoko. 

Gabonetako loteria 2025 Gasteiz Leclerc 5. saria

Bosgarren sarietako baten (23.112) hiru serie Bilbon eta Usurbilen saldu dituzte!

Bilboko Azkarreta administrazioak (Areatza) bosgarren sarietako baten (23.112) bi serie saldu ditu. Hortaz, 120.000 euro banatu ditu saritan. Halaber, Usurbilgo merkatalgunean zenbaki horren beste serie bat saldu dute, 60.000 euro.

Sari potoloa (79.432) Madrilen eta Leonen saldu da!

Sari nagusia atera da! 79.432 zenbakia

Sari nagusiak (79.432) izkin egin dio Hego Euskal Herriari. 

Bigarren bosgarren saria: 60.649

Lehen bosgarren saria atera da: 23.112

Laugarren sarietako baten (78.477) hamar dezimo Leioan saldu dituzte

Gabonetako loteriaren laugarren sarietako baten (78.477) hamar dezimo Artean (Leioa) saldu dituzte. Guztira, 200.000 euro, hortaz, dezimo bakoitzeko 20.000 euro jasoko dituzte saridunek.

Loteria administrazioko iturriek baieztatu dutenez, saritutako dezimo guztiak leihatilan saldu dira. 

Iaz, bigarren, laugarren eta bosgarren sariak saldu zituen. Horrez gain, 2023an sari potoloa eta bi bosgarren sari banatu zituen. 

Así han celebrado en Leioa el cuarto premio de la Lotería de Navidad

Laugarren saria: 78.477

Bigarren sariak (70.048) ez du dirurik utzi Euskal Herrian

Bigarren sariak, 70.048 zenbakia Madrilen saldu dute oso-osorik. Bigarren sariak 1.250.000 euro banatzen ditu serie bakoitzeko, 125.000 euro dezimoko.

MADRID, 22/12/2025.-Varias personas celebran a las puertas de la administración de loterías del número 10 de la calle Barquillo, en Madrid, donde se ha vendido íntegramente el 70.048, el segundo premio del Sorteo Extraordinario de la Lotería de Navidad. EFE/Mariscal

 Bigarren saria atera da: 70.048 

40.000 euroko edo hortik beherako saria jasotzen dutenek ez dute zergarik ordaindu beharko

40.000 eurotik gorako sariaren % 20 Ogasunari eman beharko diote saridunek. Hori dela eta, sari nagusiarekin egokitutako dezimo bat duenak 328.000 euro kobratuko ditu; bigarren saria duenak, 108.000 euro, eta hirugarrenak, 48.000 euro. 

Hasi da zozketa!

Gabonetako loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu

Aurten 2.772 milioi euro banatuko ditu saritan, hots, iaz baino 70 milioi gehiago. 

Lehen saria, sari potoloa, 4 milioi eurokoa da serieko (400.000 euro dezimoko); bigarren saria 1,25 milioi eurokoa da (125.000 euro dezimoko), eta hirugarrena, berriz, 500.000 eurokoa (50.000 euro dezimoko). Halaber, bi laugarren sari (200.000 euro serieko eta 20.000 euro dezimoko) izango dira, eta baita zortzi bosgarren sari (60.000 euro serieko eta 6.000 euro dezimoko) ere.

Gabonetako loterian batez besteko gastua

Aurten Euskal Autonomia Erkidegoan batez beste 81,34 euro gastatu dituzte Gabonetako loterian, iaz baino % 1,39 gehiago. Espainiako Estatuan gutxien xahutzen duten erkidegoetako bat da Nafarroan, 58, 07 eurokoa da batez beste (% 0,05 gehiago). 

Madrilgo Errege Antzokiko ateak zabaldu dituzte

sorteo lotería navidad 2025 obispo de la lotería