KAMIOI PILAKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baiona eta Frantziako Tolosa lotzen dituen A-64 autobidea partzialki ireki dute

Biarnoko zatia da zabaldu dutena. Hala ere, laborariek oraindik blokeatuta daukate Ipar Euskal Herriko zatia dermatosi nodularraren neurriak salatzeko protesta gisa.
biriatu kamioi ilarak
Kamioien ilarak Gipuzkoaraino iritsi dira hainbat egunetan.

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak jakinarazi duenez, A-64 autobidea -Baiona eta Frantziako Tolosa lotzen dituena- partzialki ireki da ostegun honetan. Zehazki, 60 kilometroko tartea da zabaldu dena, Peyrehorade (6. irteera) eta Soumoulou (11. irteera) artekoa, Biarnon.

Hala ere, laborariek oraindik itxita daukate Ipar Euskal Herriko zatia, Beskoitzetik (3. irteera) Peyrehoradera (6. irteera) doana.

Dermatosi nodularraren aurka Frantziak hartu dituen neurriak salatzeko protesta keinu gisa itxi zuten nekazariek duela aste batzuk A-64 autobidea. Ondorioz sortu ziren kamioien pilaketak Gipuzkoako errepideetan ere izan du eragina egunotan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X