GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian atxilotu dute, 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du bart, aparkatuta zeuden 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Donostian, aparkatutako 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik. Gehienek atzerako ispiluetan zituzten kalteak. 

Goizaldeko 03:00ak aldera Ertzaintzari jakinarazi diote gizonezko bat Donostiako Aiete auzoko Bera Bera pasealekuan aparkatuta zegoen ibilgailu bat behartzen saiatzen ari zela.

Patruila batek gizonezkoa aurkitu eta identifikatu du auto baten ondoan. Auto horrek atzerako ispilua aterata, haizetako-garbigailu bat aterata eta bestea bihurrituta zituen. 

Polizia-agenteek inguruan aparkatuta zeuden gainerako ibilgailuak aztertu dituzte, eta egiaztatu dute beste hamabost autok eta motozikleta batek hainbat kalte zituztela. Autoen kasuan, denek zuten atzerako ispiluren bat kaltetuta, eta motozikleta lurrean botata zegoen. 

Ertzain-etxeko eginbideak amaitutakoan, atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X