Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Aste Santurako 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iazko epe berean baino 50 gehiago. Pazko astelehena izango da mugimendu handieneko eguna, 175 hegaldirekin.
Aenako iturrien arabera, hauek dira datozen egunetarako aurreikusitako hegaldiak: gaur 143, larunbatean 118, igandean 150, astelehenean 148, asteartean 151, asteazkenean 158, ostegun santuan 162, ostiralean 163, larunbatean 155, igandean 151 eta Pazko astelehenean 175.
Ohiko hegaldi erregularrez gain, Marrakex (Maroko), Katowice (Polonia), Bratislava (Eslovakia) eta Sibiu (Errumania) hirietara charter hegaldiak antolatu dituzte Bilbotik.
Gainera, Royal Air Maroc hegazkin konpainiak Bilbo eta Casablanca arteko hegaldi zuzenak egingo ditu datorren apirilaren 1etik aurrera. Pasa den asteazkenetik Vienarako hegaldiak ere abian dira.
Bilboko Aireportuko 'handling' zerbitzuen greba
CCOO, UGT eta USO sindikatuek greba mugagabea hasiko dute datorren astelehenean, Loiun eta Aenako beste hamaika aireportutan lan egiten duen Globaliako "handling" enpresan, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
Hasiera batean greba gaur hastea aurreikusten bazen ere, datorren astelehenera arte atzeratu dute.
Langileek lanuzte partzialak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiraletan: 5:00etatik 7:00etara, 11:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik 00:00etara.