Ingurumen-bereizgarria nahitaezkoa izango da astelehen honetatik aurrera Iruñeko Alde Zaharrean sartzeko
0, Eco, C eta B etiketak dituzten ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute, baimendutako ibilgailuez gain.
Iruñea. Argazkia: EITB
Astelehen honetan sartuko da indarrean Iruñeko Emisio Gutxiko Eremua, Alde Zahar osoa hartzen duena. Taconera kalea, Navas de Tolosa kalea, Sarasate pasealekua, Ahumada Dukearen kalea, Joan Albretekoaren kalea, Vergel kalea eta Santo Domingo aldapa ditu mugakide, eta, beraz, ingurumen-bereizgarria nahitaezkoa izango da gune horretan sartzeko.
Eremu horretarako sarbideak ingurumen-sailkapenaren mende egongo dira, eta, beraz, 0, Eco, C eta B etiketak dituzten ibilgailuek eta baimendutakoek zirkulatu ahal izango dute bertan, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Kasu batzuetan ez da derrigorrezkoa izango ingurumen bereizgarria. Alde Zaharreko (1. sektorea) edo Sarasate pasealekuko (2. sektorea) egoiliarrek, esaterako, ez dute beharko.
Era berean, ez dute eraman beharko mugikortasun urriko edo mendekotasuna duten pertsonen ibilgailuek, garajeen titularrek edo aparkaleku publiko batean aparkatu behar dutenek, denden eta hotelen titularrek, larrialdietarako ibilgailuek, obretako, aldaketetako edo konponketetako ibilgailuek eta garraio publikokoek.
Gainera, Merkatuko kaleko eta Joan Albretekoaren kaleko geralekuak erabiltzeko ere ez dute eskatuko.
Aitzitik, ingurumen-murrizketei lotuta egongo dira 3,5 metro kubikorainoko karga-bolumeneko paketeria kargatzeko eta deskargatzeko ibilgailuak (handiagoentzat ez da nahitaezkoa izango), aparkalekurik gabeko hoteletako bezeroak, janaria etxez etxe banatzeko eta ekitaldiak antolatzen parte hartzen duten ibilgailuak.
Era berean, ingurumen-bereizgarria eskatuko da Alde Zaharreko kaleetan gehienez 30 minuturako egiten diren sarbide puntualetarako.
Arau horiek ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da, eta 200 euroko isuna ezarriko da (100 euro, berehala ordainduz gero).
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru bidaiari zauritu dira Erriberabeitian, autobus istripu batean
Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoek beste autobus batean amaitu dute euren bidaia.
Berbaz eta kantuz eman diote hauspoa euskarari euskalgintzako hainbat eragilek
Aktore, musikari zein bertsolariak igo dira oholtza gainera euskararen aldeko ekitaldian, eta ikuskizun musikatua eskaini dute Gorka Urbizuk, Maia Ibarnek eta Gontzal Mendibilek, besteak beste. Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak ere izan dira taula gainean. Txalo zaparrada batekin eta kantuan bukatu dute aldarrikapen artean abiatu den hitzordua.
Milaka lagun bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, euskararen aldeko pizkundearen akuilu izan daitezen
Euskararen aldeko pizkunde berri baten premia gizarteratzea eta hizkuntza-politiketan jauzia emateko adostasun soziopolitikoa bultzatzea helburu duen ekitaldia egin dute Bilbao Arenan. 2026ko ekainaren 13rako hitzordua ere jarri dute euskaltzaleek.
23 urteko emakume bat desagertu da Donostian, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du
Asteazkenean ikusi zuten azkenekoz, Gabon gauean, eta familiak ostiralean aurkeztu zuen salaketa.
Bost urte dira COVID-19aren aurkako lehen txertoak jarri zituztenetik
Bizkaian txertoa jaso zuen lehen emakumea eta txertoa jarri zion erizaina elkartu ditu EITBk, bosgarren urteurrenean. Ikusmina, beldurra, itxaropena eta mesfidantza agerikoak ziren orduan, bizitzen ari ginenarekin zerbait historikoa baitzen. Txertoak iritsita, egoera hobetzen joan zen. Une haiek gogoratu dituzte Begoñak, Itxasok eta Jorgek.
Animaliarik gabeko azoka egin dute Elgoibarren, dermatosi nodularraren ondoriozko debekua berriro ezarri ondoren
Dermatosi nodularrak kezka sortzen jarraitzen du lehen sektorean. Euskal Herrian ez da oraingoz kasurik atzeman, baina Frantzian kasuak ugaritzen ari direla eta, prebentzio modura, ferietan abereak azaltzea debekatu dute berriro. Eta neurri hori betetzen lehen azoka, Elgoibarko Gabon Zaharrekoa izan da.
Espetxeratu egin dute Azkoitian Gabon gauean sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxilotutako gizona
Guardiako epailearen aurrean deklaratu ondoren, epaileak badaezpada espetxeratzeko agindu zuen, sexu-eraso saiakera egotzita.
Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”
Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.
Coruñako aireportua zabaldu dute, pistan basurde bat ikusi ostean hainbat orduz itxita egon eta gero
Madrildik eta Milandik abiatu eta Galiziako aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte, eta beste bi aireratzeko baimena noiz emango zain geratu dira.