TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Dolua Irunen Panticosako mendi istripuagatik, etxebizitzari buruzko premiazko neurrien legea eta Chiviteren urte amaierako hitzaldia

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

PANTICOSA (HUESCA), 29/12/2025.- Operativo de búsqueda y rescate de los tres esquiadores, dos hombres y una mujer, que han fallecido este lunes, y otra mujer ha resultado herida, tras ser arrollados por un alud cuando practicaban esquí de montaña en la ladera oeste del pico Tablato, en el zona del Balneario de Panticosa, en el Pirineo de Huesca, junto a otros dos montañeros que resultaron ilesos. EFE/Javier Blasco
Istripua Panticosan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Dolua Irunen, Panticosan izandako mendi-istripuagatik: Hiru pertsona hil dira, horien artean Irungo 48 urteko gizon bat eta Aragoiko bi, Tablato mendiaren mendebaldeko hegalean, Baños de Panticosa (Huesca) inguruan, elur-jausi batek harrapatuta. Elur-jausiak sei mendiko eskiatzailez osatutako talde bat harrapatu du. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, hiru hildakoez gain, 29 urteko emakume ordiziar bat ere zauritu da. Hipotermia arinarekin, Huescako San Jorge ospitalera eraman dute.

- Etxebizitzari buruzko presako neurriei buruzko legea, indarrean: Joan den abenduaren 11n Eusko Legebiltzarrean onartutako etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren arloko euskal lege berria gaur sartu da indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero. Arauaren helburua da sektorean esku hartzea, etxebizitzak (libreak zein babestuak) sustatzea erraztuko duten lurzoruak mobilizatzeko (alokairurako, nagusiki), administrazio-prozedurak bizkortzeko eta arintzeko, eta erabilera turistikoko pisuen ugaritzea mugatzeko.

- Maria Chiviteren urte amaierako hitzaldia: Nafarroako presidenteak urte amaierako ohiko hitzaldia egingo du, Nafarroako gaurkotasun politikoa errepasatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gertatu daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X