Euskal herritar bat eta bi aragoiar hil dira elur-jausi batek harrapatuta Panticosan
Hildakoetako bat Irungo 48 urteko gizonezko bat da. Gainera, Ordiziako emakume bat zauritu da, hipotermia arinarekin. Elur-jausia mendiko eskiatzaileen gune ezagun batean gertatu da.
Hiru pertsona, horien artean Irungo 48 urteko gizon bat eta Aragoiko bi, hil dira astelehen honetan Tablato mendiaren mendebaldeko hegalean, Baños de Panticosa (Huesca) inguruan, elur-jausi batek harrapatuta.
Elur-jausiak mendiko sei eskiatzaileko talde bat harrapatu du. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, hiru hildakoez gain, 29 urteko emakume ordiziar bat ere zauritu da. Hipotermia arinarekin, Huescako San Jorge ospitalera eraman dute.
Biktimak mendiko eskia egiten ari ziren, baina elur-jausiak harrapatu egin ditu. Talde horretan, hiru hildakoez eta zauritutako emakumeaz gain, beste bi gizonezko ere bazeuden, baina onik atera dira eta larrialdi-zerbitzuei abisua eman diete.
Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate eta Interbentzio Taldeek (GREIM) gorpuak atera dituzte mendiko eskia egiteko jende asko ibiltzen den eremu batetik. Hileta-zerbitzuek Zaragozako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte gorpuak.
Hedabideei egindako adierazpenetan, Aragoiko Gobernuko Barne zuzendari nagusiak zehaztu du elur-jausia 2.600 eta 2.700 metro arteko altueran gertatu dela, mendi-mazelan behera taldea arrastaka eraman duen elur-plaka bat hautsi delako.
ELUR-JAUSIA PANTICOSAN
Elur-plaka bat hautsita gertatu da Panticosako elausoa
Fernando Beltran Blazquez Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkariak azpimarratu du mendian sekula ez dagoela "zero" arriskurik. Hortaz, mendira atera baino lehen, eguraldi iragarpena kontsultatzea eta ondo prestatuta joatea gomendatu du.
Gertakariaren abisua 13:00ak aldera jaso dute 112 zenbakian, eta, horren ondorioz, Jaca eta Panticosako GREIMak berehala aktibatu dituzte, baita Guardia Zibilak Huescan basea duen aire-unitatea ere.
Biktimen gorpuak istripuaren gunean daude, gorpuak altxatzeko baimen judiziala noiz emango zain, ondoren Aragoiko Auzitegiko Institutu Anatomikora eramateko.
Jorge Azcon Aragoiko Gobernuko presidenteak bertan behera utzi du astelehen honetarako aurreikusita zuen agenda, eta hiru mendizaleen heriotza dela eta nahigabetuta dagoela adierazi du. Haren hitzetan, mendizaleak adituak dira, oso ezagunak inguru horretan eta meteorologia ezagutza zabala dute. Panticosako heliportuan egindako adierazpenetan adierazi du “zorte txarra” faktore erabakigarria izan dela gertakarian.
ELUR-JAUSIA PANTICOSAN
Aragoiko presidentea: "Hiru mendizale aditu hil dira, zorte txarreko kolpe baten ondorioz"
Jorge Azcon Aragoiko Gobernuko presidenteak azaldu duenez, hiru biktimak oso jantziak ziren meteorologia eta mendi kontuetan, eta gaur Panticosako Tablato mendian gertatutakoa "zorte txarreko kolpea" izan da.
Imanol Pradales lehendakariak "doluminik sentituena" helarazi die hildakoaren familiari eta lagunei. "Gobernu osoa zuen esanetara dago une zail hauetan behar duzuen guztian laguntzeko", esan du Pradalesek.
Huescako Ospitaleko pediatra bat da hildakoetako bat
Jorge Garcia Dihinx Huescako San Jorge Ospitaleko pediatra da elur-jausiak hildako hiru pertsonetako bat. Lanbidez pediatra izateaz gain, mendizale amorratua zen eta elurraren kirola maite zuen. Mendizaleen artean oso ezaguna da lameteoqueviene izeneko blogean aritzen zelako. Webgune hori erreferentea da, eta kontsulta atari bat ere bai, irteera bat programatzerakoan eguraldiaren berri jakiteko.
Gainera, sare sozialetan oso ezaguna da kirola eta elikadura osasuntsua zabaltzeagatik. Instagrameko jorgegarciadihinx profilean 1.948 argitalpen eta 371.000 jarraitzaile ditu.
Aragoiko mendizaleen arabera, mendiko eskia gustuko dutenak asko ibiltzen dira gertakariaren eremuan, 1.000 metroko malda baitago.
Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) elur-jausiak izateko arriskuari eusten dio eremu horretan, bostetik biko mailan.
Hain zuzen ere, duela egun batzuk elur-jausi bat izan zen Monte Perdidon, eta horrek agerian utzi zuen Pirinioetan elur-jausiak gertatzeko arriskua handia zela.
Alerta Pirinioetan, elur-jausiengatik
Monte Perdidon izandako elur-jausiak agerian utzi du Pirinioetan elur-jausiak gertatzeko arriskua handia dela
Azken egunetako elurte gogorrek metro erdiraino utzi dute elurra Aragoiko Pirinioetan, elur-jausien arriskua areagotuz. Astelehenean mendizale batek Monte Perdidon grabatu zuen elur-jausi berri bat, eta Aragoiko Gobernuak arreta handia eskatu die mendialdeetako bizilagun eta bisitariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.
Donostiako kaia pirata txikiz bete da
Donostiako Aste Nagusia sartu da bere azken txanpan, baina festarako gogo handiz. Gaur argi utzi dute etxeko txikienek. Dozenaka neska-mutikok parte hartu dute abordatze txikia. Astelehenean helduek egin bezalaxe, kaiako urak abordatu dituzte. Eguraldia lagun, giro paregabea izan dute.
28 urteko gizon bat atxilotu dute Peñas de Riglos aldean (Huesca) piztutako sutea berak eragin zuelakoan
Suak 12 herritatik ia 900 pertsona ebakuatzera eta bi udalerri konfinatzera behartu du. Kaltetutako azalera 8.000 hektareakoa da dagoeneko, eta hainbat administraziotako ehunka suhiltzaile lanean ari dira perimetroa sendotzeko eta suaren aurrerapena saihesteko.
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Horietatik, 37 ospitaletan artatu zituzten, eta gainerako 22, berriz, osasun zentrotan. Kasu guztiak arinak dira.
Non eta noiz ikusi ahal izango da hurrengo eguzki-eklipse osoa?
Ikusmina gero eta handiagoa da, eta dagoeneko nabari da sektore turistikoan. Cadizeko eta Malagako ostatu batzuek, astronomia zale askok behaketa egiteko leku egokitzat jotzen dituzten bi guneetan, ostatu batzuk dagoeneko beteta daude.
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eklipsearen inguruan herritarrek izan duten "jarrera zibikoa"
Euskadiko hainbat puntutan milaka ikusle bildu ziren eta joan-etorri ugari eragin zituzten. Auto-ilara nagusiak eklipsearen ondoren pilatu ziren, baina eguna gorabehera nabarmenik gabe amaitu zen.
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
Milioika lagunek jarraitu dute Espainiako hainbat lekutatik eguzki-eklipse oso ikusgarria; Iberiar penintsulan halakorik ez zen gertatzen duela 100 urte baino gehiagotik. Fenomenoa 19:30 aldera hasi zen, eta unerik ikusgarriena 20:30ean iritsi zen: eguna erabat ilundu zen minutu batez, berriro argitu aurretik.