OpenAI

Gorde
Kendu nire zerrendatik

ChatGPT ongizateari laguntzeko tresna bat prestatzen ari da

Plataformak galdera medikoak erantzutea, emaitza pertsonalak aztertzea eta osasun aholku pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetuko du, osasun profesionalak ordezkatu gabe. Oraingoz, erabiltzaile talde txiki batekin probatzen ari dira, ofizialki merkaturatu aurretik.

Diseño sin título - 1

OpenAIk osasunean eta ongizatean oinarritutako esperientzia bat aurkeztu du, erabiltzaileen informazio medikoa ChatGPTko "txatbotaren" adimenarekin modu seguruan integratzen duena. Helburua da kontsulta medikoei erantzutea, proben emaitzak aztertzea eta erabiltzailearen datuetan oinarritutako aholku pertsonalizatuak ematea.

Enpresak nabarmendu duenez, osasuna da ChatGPTn gehien kontsultatzen den esparruetako bat; izan ere, 230 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu astean, maila globalean, eta ongizateari eta zaintza pertsonalari buruzko galderak egiten dituzte askok.

ChatGPT Osasunak pribatutasun- eta segurtasun-kontrol indartuak ditu, zifratzea eta elkarrizketen isolamendua, esaterako, eta laguntzaile birtuala Apple Health, Function eta MyFitnessPal osasun-aplikazioekin konektatzeko aukera ematen du, besteak beste.

Tresna lagungarria izan daiteke proba medikoak interpretatzeko, espezialistekin hitzorduak prestatzeko, dietak eta ariketa-errutinak jarraitzeko eta aseguru medikoen aukerak ulertzeko, betiere txatbotaren bidez. OpenAIk azpimarratu du ez duela arreta medikoa ordezkatuko, ez baitu diagnostikorik egiten, ezta tratamendurik ere.

Oraingoz, herraminta erabiltzaile-talde txiki batekin probatzen ari da, ofizialki merkaturatu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X