Espainiako Gobernuak 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatuko du
Kontsumo ministroak iragarri du 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatzeko araudia martxan jarriko duela, eta debekua 18 urtera artekoa izango da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten edarien kasuan.
Edari energetikoak, supermerkatu batean. Argazkia: Europa Press
Espainiako Gobernuak araudi berri bat onartuko du 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatzeko, Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumo eta 2030 Agendaren ministroak asteazken honetan iragarri duenez.
Bartzelonan kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, debekua 18 urtera artekoa izango da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten edarien kasuan.
Bustinduyren arabera, gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok diote edari energetikoak gazteen osasunerako "mehatxu" direla.
Ildo horretan, edari energetikoen inguruko araudia onartzeko borondate irmoa adierazi du Bustinduyk, "ahal den epe laburrenean" eta tresna juridiko "eraginkorrenak" erabilita.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera