Euskal Herriko mugimendu feminista bi plataformatan iritsiko da M8ra
Besteak beste, koordinakunde abolizionista bat sortu da, eta mugimendu feministaren erantzunek agerian uzten dute prostituzioaren eta trans kolektiboaren inguruan, berbarako, hainbat iritzi daudela.
Euskal Herriko mugimendu feminista zatituta iritsiko da martxoaren 8ra, M8-Euskal Herriko Mugimendu Feminista izeneko plataforma berri bat sortu baita, sektore abolizionistak bultzatua. Korronte horrek prostituzioaren, pornografiaren eta generoaren abolizioa defendatzen du, eta dio sexua dela gizonak eta emakumeak definitzen dituena. Gainera, gune feminista batzuetan "ordezkapentzat" jotzen duena kritikatzen du.
Koordinakunde berriak mobilizazio propioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean martxoaren 8rako, mugimendu feminista tradizionalak aurreikusitakoen aldi berean. Espazio berri hori joan den otsailaren 19an aurkeztu zen Bilbon, eta, bultzatzaileen arabera, Estatu mailako sektore abolizionistekin lankidetzan sortu zen, "feminismoaren subjektu historikoa" berreskuratzeko helburuarekin.
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren erantzuna berehalakoa eta irmoa izan da. Ehun eragilek baino gehiagok babestutako komunikatu batean, kolektiboak salatu du ekimen horrek hamarkadetan eraikitako adostasunak hausten dituela eta espazio berriarekiko distantziak markatu dituela: "Ez gure izenean".
Testu horretan bertan, mugimendu feministak azpimarratu du ez datorrela jarrera "putofobo" horiekin bat, eta sexu-langileen eskubideak defendatzen dituela, mugimenduaren beraren parte direla uste baitu. Halaber, adierazi du ez duela kolektibo bat bera ere baztertzen, eta indarkeria eta zapalkuntza mota guztiak aitortzen dituela, baita pertsona transei eragiten dietenak ere.
Prostituzioaren eta genero-identitateen inguruan lehendik zegoen banaketa agerian geratu da orain, mobilizazioak bereizirik deitu baitituzte. Barne-tentsioa gero eta handiagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera