Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita

Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.

Rescate de un hombre mayor en Urumea

Itsasora jausi den gizonezko baten gorpua erreskatatu dute goizean Donostiako suhiltzaileek. Gipuzkoako hiriburua eta oro har euskal kostaldea alerta laranjan daude Goretti ekaitzak ekarritako itsas denboraleagatik.

11:10ean jaso dute larrialdi zerbitzuek abisua, eta 12:25ean bukatu dituzte bilaketa lanak. Suhiltzaileak Urumeako ibai-ahoan dauden harkaitzeta jaitsi dira eskailera batekin. 

Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, adineko gizon bat da hildakoa. Dirudienez, Kursaaleko zubiaren eta Ramon Maria Lili kalearen artean zegoen erori den unean.

Inguru horretan gogor jo ohi du haizeak, eta olatu handiak daude gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X