INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak artxibatu egin ditu Julio Iglesiasen aurkako eginbideak Auzitegi Nazionalaren "eskumen faltagatik"

Ezin da helegiterik aurkeztu erabakiaren kontra. Biktimek "borrokan" jarraituko dutela azpimarratu dute. Women's Link elkartearen eta Amnistia Internazionalaren arabera, "tamalgarria" da ikerketa artxibatzea. 

AME5210. PUNTA CANA (REPÚBLICA DOMINICANA), 14/01/2026.- Una persona camina frente a un mural con los rostros de los artistas Julio Iglesias, Johnny Ventura y Juan Luis Guerra este miércoles, en Punta Cana (República Dominicana). La Fiscalía de la Audiencia Nacional española tomará declaración a las dos mujeres que denunciaron a Julio Iglesias por acoso y agresión sexual, y que esperan que esta denuncia sirva para "que ninguna mujer vuelva a sufrir este tipo de abusos por parte de él". EFE/ Orlando Barría

Julio Iglesias abeslariaren omenezko horma-irudi bat Punta Canan (Dominikar Errepublika). Argazkia: EFE

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak artxibatu egin ditu Julio Iglesias abeslariaren kontra bi langile ohik sexu-erasoak egotzita aurkeztutako salaketaren eginbideak. Argudiatu duenez, ez du eskumenik Karibeko herrialdean gertatutakoak ikertzeko. 

Artxibatzeko dekretuaren arabera, "Espainiako epaitegien jurisdikziotik kanpo dago auzia, eta, hortaz, Fiskaltzak ez du eskumenik salatutako gertakarien ikerketa aurreprozesala egiteko".

Iturri juridikoen arabera, ezin da erabakiaren kontrako helegiterik aurkeztu. Biktimek "beste epaitegi batzuetan aurkez dezakete salaketa", Ministerio Publikoak zehaztu duenez. 

Fiskaltzak Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia gogora ekarri du artxibatzea ebazteko. Horren arabera, "ez dagokio Espainiari bere mugez haraindi gertatutakoak ikertzea, beste estatu batek horretarako eskumen argi eta benetakoa duenean eta ez dagoenean arrazoirik dagozkion eginbideak bertan ez egiteko". 

Dekretuak jasotzen duenez, gizakien salerosketa delitua ikertzeko, salaketak espainiar nazionalitateko herritar baten kontrakoa izan behar du eta Espainiarekin nolabaiteko harremana duten elementuak izan behar ditu, hala nola biktimak espainiarrak izatea edo Espainiako Estatuan bizitzea. Horren harira, Fiskaltzak gogorarazi du "biktimak atzerritarrak" direla, ez direla Espainian bizi, eta herrialde hartan badaudela salatutako gertakariak ikertzeko "eskumena duten auzitegiak".  Horrez gain, salatutakoak —Iglesiasez gain, Brasilgo herritar bat eta Kolonbiako beste bat— ez direla Espainian bizi nabarmendu du.

Biktimek "borrokan" jarraituko dute

Ikerketa artxibatu dutela eta, Julio Iglesias salatu zuten bi emakumeek salaketa gehiago aurkeztuko dituztela iragarri dute.  "Borrokan jarraituko dute, justizia eskatzeko", adierazi dute Women's Link elkarteak (laguntza legala ematen die biktimei) eta Amnistia Internazionalak. Bi erakunde horien arabera, "tamalgarria" da Fiskaltzaren erabakia.

Ohar bateratu batean, bi erakundeek salatu dute Fiskaltzak ez duela "ikerketa sakonik egin" gertakarien inguruan. Azaldu dutenez, Fiskaltzak sei hilabete zituen auzia ikertzeko, baina erabakia "bi aste eskasetan hartu du, probak aztertu ere egin gabe".

Biek ala biek Varsoviako eta Istanbulgo hitzarmenak aipatu dituzte. Horietan zehazten denez, Estatuak derrigortuta daude giza eskubideen kontrako urraketak ikertzeko ustezko egilea herrialde horretakoa bada, nahiz eta delituak lurraldetik kanpo gertatu. "Justizia mugez gaindi ere egin behar da", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X