Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patinete elektrikoak kontrolatzeko kanpaina abiatu du Gasteizko Udaltzaingoak

Hiri osoan zabalduko dute kanpaina, patinete elektrikoak ibiltzen diren lekuetan bereziki, eta gazteei zuzenduta batez ere. Lehen aldiz, asegururik duten ala ez egiaztatu egingo da. Izan ere, 25 kilotik gorako eta 14 km/h-tik gorako abiaduran joan daitezkeen patinete elektrikoek asegurua nahitaez izan behar dute.

All-focus

Patinete elektriko bat. Argazkia: Orain

Gasteizko Udaltzaingoak patinete elektrikoak kontrolatzeko kanpaina hasiko du astelehen honetan, urtarrilaren 26an, nagusiki gazteei zuzenduta.

Zaintza-kanpaina hiri osoan zabalduko da, eta lehentasuna izango du patinete elektrikoz sarrien ibiltzen den inguruetan.

Kontroletan ibilgailuen ezaugarri teknikoak eta asegurua duten egiaztatuko da. Asegurua nahitaezkoa izatea arau berria da aurreko kanpainekin alderatuta.

Legeak ezartzen du Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailu arinen asegurua nahitaezkoa dela, baina betebehar hori Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak erregistroa martxan jartzearen mende dago, eta, beraz, gaur egun asegururik ez edukitzea ez da zehagarria, 25 kilotik gorako eta 14 kilometro orduko abiadura baino gehiagoko MPIen kasuetan izan ezik.

Udaltzaingoak aurreko kanpainetan ikuskatutako beste alderdi batzuk ere kontrolatuko ditu, hala nola patinetea erabiltzeko gutxienez 15 urte izatea, baimendutako eremuetan soilik zirkulatzea, argiak izatea, orduko 25 kilometroko gehieneko abiadura errespetatzea, kaskoa erabiltzea eta gidatu bitartean entzungailuak eta telefono mugikorra ez erabiltzea.

Kanpaina urtarrilaren 26tik otsailaren 15era bitartean egingo da, eta helburua da ibilgailu horiekin lotutako istripuak murriztea eta bide publikoko gainerako erabiltzaileekiko bizikidetza hobetzea, Cesar Fernandez de Landa Segurtasuneko zinegotziak azaldu duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X