GOYA SARIAK 2026
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susan Sarandon aktoreak jasoko du 2026ko Nazioarteko Goya saria

Bere "aparteko filmografia eta interpretazio ahaztezinek" zinemaren aurpegi nabarmenetako bat bihurtu dute, mundu osoko zinemazaleek mirestua.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2012/09/21/713009/713009_sarandon0_thumbnail.jpg"/><br/><strong>susan sarandon efe</strong>

Thelma & Louise eta The Witches of Eastwick bezalako filmetako protagonistak Nazioarteko Goya saria jasoko du otsailaren 28an Bartzelonan egingo den Goya sarien 40. edizioan.

Espainiako Zinema Akademiak bere "aparteko filmografia" goraipatu du, "ahaztezinak diren interpretazioekin eta herri-kulturaren parte diren filmekin". Akademiaren Zuzendaritza Batzordeak ere aktorearen eta ekoizlearen konpromiso politiko eta sozial ausarta baloratu du.

Urrezko Globoetan bederatzi izendapen eta Oscarretan bost izendapen jaso ditu: Atlantic City, Thelma & Louise edota Dead Man Walking filmetan egindako lanagatik. Azken horrekin, Hollywoodeko estatuatxoa lortu zuen, heriotza-zigorrera kondenatuta dagoen gizon bati laguntzen dion mojarena egin zuen.

Giza Eskubideen defendatzaile sutsua, Sarandonek behin baino gehiagotan bisitatu du Euskal Herria, batez ere Donostiako Zinemaldia dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X