Futbol emankizunak pirateaturik ematen dituzten tabernak salatzea 50 eurorekin sarituko du Ligak
Futbol emankizunen legez kanpoko emisioen aurka borrokatzeko estrategian, klub profesionalen patronalak salaketa-kanal "azkarra, intuitiboa eta konfidentziala" eskainiko du, kontsumitzaileek ostalaritza-establezimenduak salatu dezaten, 50 euroren truke.
Ligak 50 euro emango die futbol emanaldiak pirateaturik jartzen dituzten ostalaritza-establezimenduak salatzen dituen lagunei, Ligak ohar batean jakinarazi duenez.
Horrela, klub profesionalen patronalak legez kanpoko emisio horien aurkako estrategia sendotuko du, salaketa-kanal bat eskainiz, "tresna erraza, segurua eta konfidentziala plazaratuta, herritarrek modu aktiboan parte har dezaten edukiak iruzurrez igortzen dituzten establezimenduak detektatzen". Horrela, "salaketa baliozko eta eraginkor bat egiten duten erabiltzaileek 50 euro jaso ahal izango dituzte, beren lankidetzagatik esker on gisa, dagokion baliozkotze-prozesua amaitu ondoren".
Javier Tebas buru duen erakundeak gogorarazi duenez, taberna batean gisa horretako emisio bat detektatzea "erraza da, eta segundo gutxian atzeman daiteke". Horretarako, "edozein zalerentzako jarraibide argi eta bisuala" eskaintzen du; tabernen kasuetan, telebistako pantailaren izkinan B bat dagoen egiaztatzea, edo, apustu-etxeen kasuna, A bat dagoen. Bat ere agertzen ez bada, establezimendu horrek ez du baimenik eta emisioa legez kanpokoa da.
Kasu horretan, www.laligabares.com/denuncias webgunera jo, Ligaren salaketen kanalera, formulario labur bat bete eta delitua egiaztatzeko irudiak erantsi, "azkarra, intuitiboa eta konfidentziala" d prozesua. Salaketa jaso ondoren, Ligako taldeek informazioa aztertuko dute, eta, ezarritako baldintzak betetzen dituela baieztatzen bada, kontrol-prozesua aktibatuko da eta, hala badagokio, aurreikusitako dirua jasoko du.
Ligak azpimarratu duenez, LALIGA BARES salaketa kanala herritarrek laguntzea erraza izan dadin diseinatuta dago, eta "erabiltzailea babesuta" egon dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabeen aurkako sexu-indarkeria digitalaren epaiketak gehiegi luzatzen direla salatu du Save the Childrenek
GKEak salatu duenez, prozesuen % 60 baino gehiago hiru urte edo gehiago luzatzen dira, eta Interneten haurren aurkako sexu-delituengatik jarritako salaketak % 13 hazi dira bi urtean.
"Datuetan oinarrituta, kronifikazio patroi bat identifikatzen bada" erabakitzen da ikastetxe bat fusionatzea edo ixtea, Pedrosaren hitzetan
Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan egindako elkarrizketan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, matrikulazio datuak urtetik urtera murrizten doazen ikastetxeak itxiko dira, besteak beste, eta "aldaketa estruktural hori" ikastetxe horien zuzendaritzarekin adosten dira beti.
Ikastetxe publikoen itxierak "lanpostuen amortizazioa" duela helburu salatu dute sindikatuek
Steilasek, ELAk eta CCOOk adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak hurrengo ikasturtean ikastetxe batzuk fusionatu eta itxi nahi izatea "Hezkuntza Sailak azken urteotan darabilen utzikeriaren isla da". Gainera, gogor kritikatu dute Segregazioaren aurkako Mahaia "ekiteko asmorik" ez duela, lau aldiz bildu den arren.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, traktoreak kalera Bilbon, Gasteizen eta Iruñean eta Iran eta AEBren arteko tentsioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zer bide egiten du txerto batek inori jarri aurretik?
Osasun sailburuak onartu du iraungitako txertoen kasua "errakuntza" baten edo "errakuntza kate" baten ondorio dela, hainbat kontrolek huts egin dutelako. Hauxe da txerto batek egiten duen bidea, laborategietara eskatzen denetik injektatzen den arte.
Chemsex praktikaren arrisku bikoitzaren aurrean "prebentzio konbinatua" gomendatu du Osasun Sailak
Drogen kontsumoa eta sexu harremanak uztartzen ditu, eta horren aurrean "prebentzioa giltzarri da", "STIak gero eta ugariagoak" direlako, gainera.
Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zutenei
Osasun sailburuak azaldu duenez, 103 pertsonari jarriko diete beste dosi bat; abenduaren 1etik urtarrilaren 15era bitartean iraungitako lote bateko txerto hexabalentea jaso zuten pazienteek hartuko dute txerto hori, eta ia denak haurrak dira.
Zarauzko Masta Tabernako Javier Ochoa eta Garikoitz Arruabarrena 2026ko Sukaldari Berri Onenak izendatu dituzte
Bederatzi hautagaitza iritsi dira finalera. 32 eta 33 urteko sukaldariek saria "harriduraz, emozioz eta esker onez" jaso dute eta ziur agertu dira aitortza horrek "bultzada izugarria" emango diela.
Ertzaintzak segurtasuna indartu du Bilbon, Athletic-Sporting Portugal arrisku handiko partida dela eta
Zale portugaldarrak ezin izango dira San Mamesera sartu, aurreko partida batean material piroteknikoa erabiltzeagatik zigortuta daudelako. Halere, 1.500 bat jarraitzaile inguru iritsi dira Bilbora, sarrerarik gabe.