Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zutenei
Osasun sailburuak azaldu duenez, 103 pertsonari jarriko diete beste dosi bat; abenduaren 1etik urtarrilaren 15era bitartean iraungitako lote bateko txerto hexabalentea jaso zuten pazienteek hartuko dute txerto hori, eta ia denak haurrak dira.
Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zuten 103 pertsonei, ia denak haurrak dira. Hala jakinarazi dute, gaur arratsaldean, Alberto Martinez Osasun sailburuak eta Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendariak, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeak emandako ebazpenaren berri emateko egin duten agerraldian.
Difteria, tetanosa, kukutxeztula, haemophilusa, polioa eta B hepatitisari aurre egiteko txerto hexabalentearen lote bateko dosiak dira.
Egoeraren berri izan zuenean, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari (AEMPS) txostena eskatu zion Osakidetzak, eta gaur jaso du dokumentua. Hori aztertuta, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeak berretsi egin du bertan aholkatzen dena; hala, hasiera batean, lote horretako txertoa jaso zuten 253 pertsonak berriro txertatzeko aukera mahai gainean jarri bazen ere, azkenean, azaroan hartu zutenei ez zaie jarriko, iraungi gabe zeudelako dosiak.
Orotara, bi hilabeteko 18 bularreko umeri, lau hilabeteko 29ri, 11-12 hilabeteko 51 umeri, eta 42 eta 69 urte bitarteko 5 helduri jarriko zaie berriro txertoa.
Donostialdeko ESIan biltzen dira txertoa bigarren aldiz jasoko duten paziente gehienak: 56. Uribe Kostakoan 11 dira kaltetuak; Barrualde-Galdakao eta Goierri-Urola Garaikoan 9na; Bidasokoan 7; Barakaldo-Sestao eta Bilbo-Basurtukoan 5na; eta Tolosaldekoan bakarra.
Modu horretan, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeak emandako jarraibideak kontuan hartuko ditu Osasun Sailak, eta bihar hasiko da hitzorduak ematen kaltetuei.
"Akats larria"
Goizean egindako beste agerraldi batean, Martinezek onartu du "akats larria" egin dela iraungitako txertoekin. Aitortu du hainbat kontrolek huts egin dutela: biltegiko banatzaileek, txertoak jaso zituzten osasun-zentroek eta jarri zituzten erizainek (50 baino gehiago).
Atzo piztu zen polemika, EH Bilduk salaketa egin ondoren. Koalizio subiranistak galdera bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean, gaiari buruzko azalpenak eskatuz.
Gaur, Martinezek "ezinegona sortzea" egotzi dio EH Bilduri, eta "gardentasun arazoa" duela erantzun dio koalizioak sailburuari.
Polemika txertoekin
Martinezek "ezinegona sortzea" egotzi dio EH Bilduri, eta "gardentasun arazoa" duela erantzun dio koalizioak sailburuari
Osasun sailburuak Rebeka Uberari (EH Bildu) "dei pertsonal bat erabiltzea", "elkarrizketa manipulatzea" eta herrian "egonezina" zabaltzea leporatu ostean, EH Bilduren legebiltzarkideak tristetzat jo ditu bere hitzak. Martinezek gardentasun eta kudeaketa arazo bat duela ziurtatu du Uberak, eta horrek "ziurgabetasuna eta ezinegona" sortzen duela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.