AROZTEGIA AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diru bilketa abiatu dute Aroztegia auzian zigortutako zazpi kideei jarritako isunei aurre egiteko

Zazpi ekintzaileek ez zuten kartzela zigorrik jaso, baina 62.000 euroko isuna ordaintzera kondenatu zituzten. Isunez gain, defentsa eta gainerako gastuak ordaintzeko bilketa egingo du orain Aroztegiko Elkartasun Komiteak.
Aroztegiko obren kontrako eserialdia.

Aroztegiko lanen kontra protesta ekintza egin zutenekoa. Argazkia: Eguzki

Aroztegiko Elkartasun Komiteak dirua biltzeko kanpaina abiatu du Lekarozko (Baztan) luxuzko hotelaren kontrako protestengatik zigortutako zazpi baztandarrei jarritako isunei aurre egiteko. Guztira, 70.000 euro bildu nahi dituzte, eta kontu korrontea zabaldu dute lagundu ahal izateko. 

Duela lau hilabete epaitu eta zigortu zituzten Aroztegia auziko zazpi auzipetuak. Talde kriminaleko kide izatea egotzi zieten arren, delitu horretatik absolbitu egin zituzten, eta, hortaz, ez zieten kartzela zigorrik ezarri. Nolanahi ere, 62.000 euroko isuna ezarri zien Iruñeko Zigor Arloko 3. Epaitegiak.

Isunok ordaintzeko zein defentsa gastuei aurre egiteko dirua bilduko du orain Aroztegiko Elkartasun Komiteak, guztira 70.000 euro behar baitituzte. 

Palacio de Arozteguia enpresak helegitea aurkeztu zuen epaiaren kontra, baina epaileak atzera bota zuen. Komiteak uste du akusazioa bide judiziala luzatu nahian ari dela, helegite gehiago aurkeztu baititu. Dena den, ez du uste zigor ekonomikoa arinduko dietenik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X