TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk istripua izan baitute Zorrotza parean

Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. 

Goiz korapilatsua izaten ari da Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan, hainbat istripu izan baitira. 

Hiru ibilgailuk elkarren kontra jo dute BI-10 errepidean (lehen, A-8), Zorrotzako bihurguneetan, eta lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Kantabriarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 08:45ean gertatu da, oraindik argitu gabeko arrazoiak direla eta, eta ondorioz ezkerreko erreia itxi behar izan dute.

Horrez gain, Gipuzkoan, hiru ibilgailuk talka egin dute gaur goizean, N-1 errepidean, Lasarte-Oria parean, eta 6-7 kilometroko auto-ilarak sortu dira Irunera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi behar izan dute. 

Gainera, AP-8 autobidean, Galdakao parean eta Donostiarako noranzkoan, 3 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, hiru ibilgailuk istripua izan dute eta. 

Bestalde, trafikoa nahiko sarria da N-637 errepidean, Barakaldo parean, ibilgailu bat bidetik atera delako.  

Hori guztia dela eta, arretaz gidatzea eta errepidera atera aurretik egoera zein den kontsultatzea gomendatu du Segurtasun Sailak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X