SEXU-ERASOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik

Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen, haur pornografia eta sexu erasoak leporatuta. 

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta horiek sarean zuzenean ematea leporatuta. Ikertzaileen arabera, trukean txanpon birtualak eskuratzen zituen. 

Azaroan abiatu zuen ikerketa Polizia Nazionalak, haur pornografiari lotutako delituak salatzeko posta elektronikoan mezu bat jaso ostean. Hilabete geroago, agenteek erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi ostean, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen.

Ikertzaileek egiaztatu ahal izan zutenez, atxilotuak zuzeneko emanaldietarako aplikazioen areto pribatuak erabiltzen zituen ikusle potentzialak erakartzeko. Ondoren, beste aplikazio batean, berak alabari egindako sexu erasoak ematen zituen zuzenean. 

Ikusle kopuruaren arabera, txanpon birtualak eskuratzea edota bere posizionamendua hobetzea lortzen zuen. 

Ikerketak aurrera egin ahala, Madrilen bizi zen gizon hori identifikatzea lortu zuten. Abenduan atxilotu zuten, eta bi telefono mugikor eta material pornografiko ugari aurkitu zituzten haren etxean egindako miaketan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Adingabeei egindako sexu-abusuen kontuan fokua "Elizan soilik" jartzea leporatu dio Gasteizko gotzainak Espainiako Gobernuari

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren arabera, "erabat bidegabea da" Espainiako Gobernuak sexu-abusuen biktimen erreparazioaren kontuan "fokua Elizan soilik jartzea", eta espero du Espainiako Gotzainen Biltzarrak (EGB) eta Espainiako Gobernuak gaiaren inguruan lortutako akordioak balio dezala "beste batzuek ere euren lana" egin dezaten arazoari aurre egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X