Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatuko dituzte larunbat honetan
Zaparrada handiez gain, elur-kota 800 metrotik behera kokatuko da Arabako ekialdean. Nafarroan, berriz, elurra 500 metrora egitea espero da.
Elurra kentzeko makina bat, Belaguan. Argazkia: EFE.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak abiaraziko dituzte larunbat honetan. Izan ere, Euskalmeten iragarpenaren arabera, EAEn elur-kota 1.000 eta 800 metro artean kokatuko da, eta maila horretatik behera egongo da Arabako ekialdean.
Euskalmetek aurreikusi duenez, zaparradak botako ditu egun osoan zehar. Egunaren lehen zatian, gainera, txingor-ekaitzak izan daitezke.
Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri du larunbateko 00:00etan aktibatuko dutela egun osorako neguko bidezaintza plana, jarraipen- eta informazio-fasean.
Halaber, AEMETek aurreikusi duenez, Nafarroan 500 metro inguruan egingo du elurra, eta alerta horiak aktibatu ditu lurralde osorako: euriagatik isurialde atlantikoan, elurragatik Pirinioetan eta haizeagatik erdialdean eta Erriberan.
Hori jakinda, Foru Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak elurra kentzeko 46 makina aktibatu ditu astebururako. Era berean, asteburu osoan zehar errepideetan zuhurtzia handiz jokatzeko gomendatu du, prezipitazioak, haizea eta izotz-plakak sor daitezkeelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean