Gizon baten gorpua aurkitu dute Aturri ibaian Gixunen, Lapurdin
Gixunen, Lapurdin, gizon baten gorpua aurkitu dute gaur Aturri ibaian. Gorpua portuaren ondoan zegoen uretan.
Suhiltzaileek atera dute bertatik.
Jendarmeek ikerketa abiatu dute baina oraindik ezin izan dute zehaztu biktimaren nortasuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondon erre egin dute Markitos, aspaldiko ohiturari eutsita
Makila luze batetik zintzilikatu ondoren, gurdi gainean ibili dute Markitos pertsonaia, kalean gora eta behera. Herrikoen bistan eta musikaz eta dantzaz lagunduta, urteko gaitzen erruduntzat jo eta erre egin dute ondoren.
Aurrealerta egoeran jarraitzen dute Andosillan eta Castejonen, baina joera egonkorra dute ibaiek
Ega eta Ebroren ur emariak gertutik ari dira zaintzen bi herri horien parean. A-15eko errei bat itxi dute egoera txarragatik eta bigarren mailako bi errepide ere itxita daude Nafarroan, ibaiek gainezka egin dutelako.
Txorierriko igarobidea ireki dute Bilbora bidean
Arratsaldean istripu larria izan da. Bilborako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.
Minbizidun haurren familiek etxean zainketa aringarriak jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute
Haur minbizidunen familien elkarteek hainbat jarduera egin dituzte gaur, nazioarteko egunean, gaixotasuna bistaratzeko eta kontzientziak pizteko. Osakidetzak 60-70 minbizi kasu berri diagnostikatzen ditu urtero 19 urtetik beherakoen artean; Nafarroan, 20 bat kasu artatzen dituzte.
Roman Lejarzak 25 urte daramatza Euskal Herriko pilotalekuak bilatzen eta argazkiak ateratzen
Guztien erregistroa jaso du: historikoak, eraiki berriak, aterpea dutenak, trinketak, horma bakarrekoak… Lan handia egin du, baina asko falta zaizkio oriandik, batez ere Gipuzkoan. Batzuk oso ondo zainduta daude; beste batzuk, berriz, ahaztuta.
Azken denboraleek ehunka lanperna-musu ekarri dituzte euskal kostaldera, asko eta asko hilda
Haizeak eta eguraldi txarrak bultzatuta, ehunka hegazti iritsi dira azken egunotan gure kostaldera, asko hilda. Lagan, Arrigunagan, Donostian, Zarautzen, Hendaian, Biarritzen… alde guztietan agertu dira. Adituek ez ukitzeko eta eurei deitzeko eskatu dute.
% 85ekoa da gaur egun haurren minbiziaren biziraupen-tasa
Urtero 70 kasu inguru diagnostikatzen dira Euskadin, eta 30 Nafarroan.
Atorrek zuriz jantzi eta umorez bete dute Mundaka
Ohiturari jarraikiz, iaz gertatutakoa kontatzen duen abestia izan dute ahotan aratusteetako pertsonaiek. Umorea, kritika soziala... denetik izan du aurtengo kantak.
Giro paregabea Tolosan, inauterietako munduko hiriburu bilakatuta
Jende andana bildu da gaur, igandea, Tolosako kaleetan goizean goizetik, urteko hitzordu garrantzitsuenetariko batean. Urtero bezala, sormena, originaltasuna, parodia eta umorea izan dira nagusi.