Ega Andosillan bere onera itzulita, Castejonen bakarrik jarraitzen du indarrean prealerta egoerak
Ebroren ur emaria gertutik ari dira zaintzen Castejon parean. Errepideei dagokienez, A-15eko errei bat itxita dago eta bigarren mailako bi errepide ere itxita daude Nafarroan, uholdeen eraginez.
Oriana ekaitzak dozenaka gorabehera eragin ditu Euskal Herri luze-zabalean azken orduetan, eta ibaiak gainezka egitear joan dira puntu askotan, baina okerrena pasatu dela dirudi. Gaur euri gutxiago egin du, eta, horrekin batera, ibaien emariak behera egingo du.
Uholde arriskua kezka iturri izan da egun osoan Erriberan, bi ibai, Ega eta Ebro, oso hazita baitoaz eta prealerta egoera ezarri du Nafarroako Gobernuan Andosilla parean Egagatik eta Castejon parean Ebrogatik. Gaueko 22:00ak aldera, "normaltasun" egoera itzuli da Andosilla parera. Unerik okerrenean Ega 3,97 metrora heldu da Andosilla parean, eta emaria segundoko 231,44 metro kubikokoa izan da. Gauean, dena dela, 2,93 metro eta 146 metro kubikoan zegoen egoera.
Ebrok, berriz, 6,86 metroko altuera harrapatu du, eta ur-emaria segundoko 1.727 metro kubikokoa da oraindik. Emaria egonkortu egin da, dena dela, eta ez dirudi triskantzarik eragingo duenik, pare horretan hazkunde maximoa 2.000 metro kubikotik gora izaten baita.
Nafarroako gainerako ibaien egoera ohikoa da. Hala, Argaren kasuan, 0 larrialdi maila bertan behera utzi dute goizean.
Errepideen egoera
A-15 errepideko errei batez gain, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bigarren mailako sareko bi errepide ere itxita daude oraindik uholdeen ondorioz.
NA-2316a (Zulueta) 0 kilometrotik, autobiaren azpiko lurpeko pasabide bat urez bete baita; eta NA-6140a (Tafalla-Miranda Arga) 11. kilometrotik, Argako ura bertara iritsi delako.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Zadorra da arretagune bakarra, baina bart maila horira jaitsi da Abetxukun (Gasteiz).
Bien bitartean, Uribarri Ganboako urtegiak ura askatzen jarraitzen du, bere edukieraren % 88,7 baitu beteta. Atzo arratsaldean hasi ziren husten, baina, hala ere, ur-mailak gora egin du. Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen urtegia segundoko 29,7 metro kubiko ari da askatzen.
Oraingoz, hustutzeak ez du arazorik sortu Zadorra ibaiaren inguruan (uholdeak izan ohi dira Mendibilen, Duran edo Gamarran).
Euskalmeten datuen arabera, atzo metro koadroko ia 73 litro pilatu ziren Otxandioko estazio meteorologikoan (Bizkaia), 64 Urkiolan (Abadiño, Bizkaia) eta 58 Bidania-Goiatzen (Gipuzkoa).
Zure interesekoa izan daiteke
Melanomaren aurkako lehen txertoak 3. fasea gainditu du eskala handiko saiakuntza kliniko batean
Moderna eta Merck farmazia-enpresek RNA mezularia daraman txerto pertsonalizatu horrek immunoterapia-tratamenduarekin batera emanda izan duen arrakastaren berri eman dute. Burtsetan gorakada nabarmena izan dute bi enpresen akzioek.
Erasoen aurkako dispositiboa aktibatuko dute Bilbon larunbatean Aste Nagusirako
Udalak eta Bilboko Konpartsek, batera, eraso matxistentzako protokolo espezifikoa berritu dute.
Granada lurrikara-multzo batean murgilduta dago abuztuaren 14tik
Granadak lo egin ezinean igaro du beste gau bat, erreplikak zenbatuz, atzo probintzia astindu zuen 4,8 graduko lurrikararen ostean. Adituek baieztatu dutenez, bai probintzia eta bai metropoli-eremua abuztuaren 14tik daude multzo sismiko batean bete-betean sartuta: antzeko potentzia duten lurrazaleko lurrikaren segida bat, asteak edo hilabeteak iraun ditzakeena.
Ceutara iritsitako ehunka emakume migranteek egoera bereziki lazgarrian jarraitzen dute
Marokotik Ceutara iritsi ziren ehunka emakumeek egoera bereziki lazgarrian jarraitzen dute. Jada egoera larrian badaude ere, gainerako gizonezko migranteen hitzek, jokaerek eta ekintzek babes falta areagotzen dute. UNICEF gertutik ari da krisia bizitzen: polizia nahikorik ez dagoela eta dauden agenteek ezin dietela lagundu salatu dute.
Europa lehorte larrian dago
Euri-faltak eta ondoz ondoko bero-boladek ibaien emaria murrizten dute, eta eragina dute nekazaritzan, garraioan eta ur-horniduran.
Minutu bateko isilunea egin dute Espinosa de los Monterosen, harrapaketa batean hildako Bizkaiko haurra gogoratzeko
Espinosa de los Monteros herriko Udalak (Burgos) minutu bateko isilunea egin du astelehen honetan Gurutzetako ospitalean larunbat gauean traktore batek harrapatuta hil den 10 urteko haurraren omenez.
Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gorpuzkiak urtegiaren ertz batean agertu ziren abuztuaren 4an, lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean.
Gidarien % 35ek positibo eman dute EAEko errepideetako droga kontroletan
Ertzaintzak urteko lehen bost hilabeteetan egindako 2.809 probetan 982 gidarik droga kontsumitzeagatik positibo eman dute, hau da, iazko epe berarekin alderatuta positibo-tasa 0,7 puntu jaitsi da.
Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.