Minbizidun haurren familiek etxean zainketa aringarriak jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute
Haur minbizidunen familien elkarteek hainbat jarduera egin dituzte gaur, nazioarteko egunean, gaixotasuna bistaratzeko eta kontzientziak pizteko. Osakidetzak 60-70 minbizi kasu berri diagnostikatzen ditu urtero 19 urtetik beherakoen artean; Nafarroan, 20 bat kasu artatzen dituzte.
Otsailak 15 ditu gaur, eta Minbizidun Haurren Eguna da mundu osoan. Nazioartean urtero 400.000 ume eta neraberi (0-19 urte) eragiten dien gaixotasun larriaz ohartaraztea eta bistaratzea du helburu.
Urtero legez, minbizia duten haurren familiek ekitaldi ugari antolatu dituzte gaurko. Zaintza aringarriak etxean jasotzeko eskubidea izan dute aurten aldarri nagusia.
Araban, Aspanafoa Araban minbizia duten haurren familien elkarteak lore eskaintza berezia egin du horien alde San Martin skateparkearen ondoan landatutako zuhaitzean.
Bizkaian, Barakaldoko 33 musika taldek rock maratoia antolatu dute, eta bildutako dirua haur horien alde lan egiten duten elkarteei bideratuko diete.
Gipuzkoan, Donostia Ospitalean egin dute hitzordua, Porrotx pailazoak Aspanogiri oparitutako gereziondoaren ondoan. Horrez gain, gaur zortzi, otsailaren 22an, Aspanogik antolatutako XIII. Nordik Walking edo Ipar Martxa egingo dute Donostian. Hitzordu horretan ere, etxean zainketa aringarriak jasotzeko eskaera egingo dute.
Nafarroan, haur minbizidunen aldeko X. Ausarten Lasterketa egin dute Iruñean, Nafarroako Unibertsitateko campusetik abiatuta. Aurten 2.400 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte bertan.
80-90 kasu berri urtero, Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian 80-90 kasu atzematen dira urtero: 60-70 kasu Euskal Autonomia Erkidegoan eta 20 bat Nafarroan.
Horren harira, eta ikerketek duten garrantziaz jakitun, Osakidetza 64 proiektu eta azterketa kliniko garatzen ari da; izan ere, minbizia da haur eta nerabeen artean lehen heriotza-kausa. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Haur eta Nerabeen Minbiziaren diziplina anitzeko Unitateak, haur onkologiari arreta esklusiboa emateko duela 5 urte sortutakoak, urtero 20 bat kasu artatu ditu sortu zutenetik, eta gaixoen biziraupen tasa handia (% 85) nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera