Minbizia da adin txikikoen gaixotasunagatiko lehen heriotza-kausa, eta urtero 60-70 kasu berri eragiten ditu Euskadin
Gaur egun, Osakidetza 64 ikerketa-proiektu garatzen ari da onkologia pediatrikoan, eta biziraupena % 80-85ean dago.
Minbizia haur eta nerabeen gaixotasunagatiko lehen heriotza-kausa da. Euskadin, urtero, 60-70 kasu diagnostikatzen dira 19 urtetik beherakoetan. Tumore horiek ez dira ohikoak, baina eragin emozional, sozial eta sanitario handia dute familietan.
Haurren Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak onkologia pediatrikoaren ikerketarekin, arreta integralarekin eta humanizazioarekin duten konpromisoa berretsi dute.
Gaur egun, haurren minbiziari aurre egiteko, Osakidetza 64 proiektu eta azterketa kliniko garatzen ari da. Helburu dute diagnostikoa hobetzea eta tratamendu eraginkorragoak eta ez hain toxikoak garatzea. Biziraupena nabarmen handitu da azken hamarkadetan, eta gaur egun % 80 eta % 85 artekoa da. Erronka, orain, ondorio fisiko eta emozionalak epe luzera murriztea da.
Gaur egun, Osakidetzak 64 proiektu eta azterketa klinikobultzatzen ditu haurren minbizian oinarrituta, diagnostikoa hobetzetik hasi eta tratamendu eraginkorragoak eta ez hain toxikoak garatzeraino. Biziraupena nabarmen handitu da azken hamarkadetan, eta gaur egun % 80 eta % 85 artean dago. Orain, ondorio fisikoak eta emozionalak murriztea da erronka.
Ikerketek haurtzaroan ohikoenak diren tumoreak hartzen dituzte ardatz, hala nola leuzemiak, garuneko tumoreak eta linfomak, baita sarkomak ere, bereziki agresiboak
Ikerketa partekatua eta medikuntza pertsonalizatua
Euskadiko haurren minbiziari buruzko ikerketari laguntzeko Plataformak, Biobizkaitik Itziar Astigarraga onkologoa buru duela, Biogipuzkoarekin batera koordinatzen ditu proiektuak eta lankidetza indartzen du. Ikerketak haurtzaroko tumore ohikoenetan zentratzen dira, hala nola leuzemietan (diagnostikoen % 30 inguru dira), garuneko tumoreetan eta linfometan, baita sarkometan ere, bereziki agresiboetan.
Leuzemia akutuen esparruan, Biobizkaia eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea sekuentziazio genetiko aurreratua (RNA-seq) sartzen ari dira, doitasunezko medikuntza aplikatzeko. Pazienteen % 20-30ek berrerortzeak izan ditzakete; beraz, tratamenduak tumore bakoitzaren ezaugarri molekularretara egokitzea funtsezkoa da pronostikoa hobetzeko eta toxikotasunak murrizteko.
Erreferentzia- eta birgaitze-unitateak
Haurren minbiziaren arreta Euskadin bi erreferentzia-unitatetan biltzen da: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta horrek espezializazio handiagoa eta diziplina anitzeko abordatzea bermatzen ditu.
Programa aipagarrienen artean OnkoSoinketa dago, Donostia Unibertsitate Ospitalean Biogipuzkoarekin batera garatua. Ekimen honek bihotz-errehabilitazioaren alde egiten du, ariketa fisiko gainbegiratuaren bidez, kimioterapiaren albo-ondorioei aurre egiteko eta pixkanaka eskola- eta gizarte-bizitzara itzultzea errazteko.
Gizatiartzea eta familiei laguntzea
Osakidetzak, gainera, humanizazioa ardatz estrategiko gisa mantentzen du. Erreferentziazko ospitaleek haurtzarora egokitutako espazioak, hezkuntza-baliabideak eta laguntza psikologikoa eta soziala dituzte. Aspanovas, Aspanogui eta Aladina Fundazioarekin elkarlanean egiten da lana, adin txikikoak eta haien familiak arretaren erdigunean jartzeko helburuarekin.
Osasun Sailetik konpromisoa argia dela azpimarratu dute. Alde batetik, biziraupena handitzen jarraitzea; eta, bestetik, haur minbizia gainditzen dutenek bizitza osoa eta ahalik eta kalitaterik handienarekin garatu ahal izatea bermatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera