Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Larrialdi zerbitzuko kideek 11:45ean ekin diote berriro igande goizaldean Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari, Irunen. Gipuzkoako herri horretan lapurreta saiakera egin duenetako bat omen da, eta Ertzaintzak harrapatuko zuela ikusita, uretara bota zuen bere burua Behobiako zubiaren eta Faisaien uhartearen artean. Salto egin zuenez gero, ez da agertu.
Gertakariaren berri izan eta berehala aktibatu zituzten igandean larrialdi baliabideak. Suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta Irungo Herritarren Babeserako baliabideak bertaratu ziren. Azken egunotako euriteak tarteko, Bidasoa ibaia oso hazita zetorren, eta ezer gutxi ikusten zen.
Gertakariak 01:34an jazo ziren. Pertsona batek Ertzaintzari jakinarazi zion bi gizon diru-kutxak indarrez irekitzen ari zirela ibilgailuak garbitzeko gune batean, gasolina zerbitzugune batetik gertu.
Ertzaintzaren patruilak bertaratu zirenean, ustezko bi egileak korrika ateratzen ikusi zituzten. Horietako batek Bidasoa ibaira salto egin zuen, eta desagertu zen. Bestea, 31 urteko gizona, atxilotu zuten, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita. Gainera, prebentziozko miaketa batean, 100 gramo haxix atzeman zizkioten, eta, hori dela eta, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egin duelakoan ikertuko dute.
Ertzaintzak Ipar Euskal Herriko agintariei ere eman zien abisua, Polizia eta Aduana Lankidetzarako Hendaiako Zentroaren bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera