% 85ekoa da gaur egun haurren minbiziaren biziraupen-tasa
Urtero 70 kasu inguru diagnostikatzen dira Euskadin, eta 30 Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Roman Lejarzak 25 urte daramatza Euskal Herriko pilotalekuak bilatzen eta argazkiak ateratzen
Guztien erregistroa jaso du: historikoak, eraiki berriak, aterpea dutenak, trinketak, horma bakarrekoak… Lan handia egin duen arren, oraindik asko falta zaizkio, batez ere Gipuzkoan. Batzuk oso ondo zainduta daude, beste batzuk ahaztuta.
Txorierriko igarobidea itxi dute, Bilborako noranzkoan, istripu batengatik
17:00etan, autoan harrapatuta geratu den pertsona erreskatatzen ari ziren, eta auto-ilarak sortu dira bertan. Ezbeharra Larrabetzu parean gertatu da.
Azken denboraleek ehunka lanperna-musu ekarri dituzte euskal kostaldera, asko eta asko hilda
Haizeak eta eguraldi txarrak bultzatuta, ehunka hegazti iritsi dira azken egunotan gure kostaldera, asko hilda. Lagan, Arrigunagan, Donostian, Zarautzen, Hendaian, Biarritzen… alde guztietan agertu dira. Adituek ez ukitzeko eta eurei deitzeko eskatu dute.
Atorrek zuriz jantzi eta umorez bete dute Mundaka
Ohiturari jarraikiz, iaz gertatutakoa kontatzen duen abestia izan dute ahotan aratusteetako pertsonaiek. Umorea, kritika soziala... denetik izan du aurtengo kantak.
Giro paregabea Tolosan, inauterietako munduko hiriburu bilakatuta
Jende andana bildu da gaur, igandea, Tolosako kaleetan goizean goizetik, urteko hitzordu garrantzitsuenetariko batean. Urtero bezala, sormena, originaltasuna, parodia eta umorea izan dira nagusi.
Nafarroako Erribera da gaur arretagune: Ega eta Ebro larrialdi aurreko egoeran daude uholde arriskuagatik
Bi ibai horien emariak gertutik ari dira zaintzen Andosilla eta Castejon parean; izan ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren esanetan, arratsaldean harrapatuko du Ebrok bere maila gorena. Gainera, bigarren mailako bost errepide daude itxita, ibaiek gainezka egin baitute.
Iruinkokoak hankaz gora jarri ditu Alde Zaharreko kaleak
Euskal inauterietako ekitaldia egin dute berriro gaur Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan.
Irunen ustez lapurreta saiakera egin eta bere burua uretara bota duen gizon baten bila ari dira Bidasoa ibaian
Gertakaria bart jazo da, Gipuzkoako udalerrian. Herritar batek bi gizon ikusi ditu ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon baten bila ari dira Irunen, Bidasoa ibaira erori ostean
Irunen uretara erori den gizon baten bila ari dira igande goizean larrialdietarako zerbitzuak. Bidasoa ibaiak emari handia du, azken egunotako prezipitazio handiengatik.