Txorierriko igarobidea ireki dute Bilbora bidean
Arratsaldean istripu larria izan da. Bilborako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.
Ireki dute BI-30 errepidea, Txorierriko igarobidean, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak orain.eus-i jakinarazi dionez, arratsaldean istripu larria izan da. Auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.
15:50ean izan da istripua, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute autoan harrapatuta geratu den pertsona. Zauritua ospitalera eraman eta galtzada garbitu ondoren ireki dute bidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Minbizidun haurren familiek etxean zainketa aringarriak jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute
Haur minbizidunen familien elkarteek hainbat jarduera egin dituzte gaur, nazioarteko egunean, gaixotasuna bistaratzeko eta kontzientziak pizteko. Osakidetzak 60-70 minbizi kasu berri diagnostikatzen ditu urtero 19 urtetik beherakoen artean; Nafarroan, 20 bat kasu artatzen dituzte.
Roman Lejarzak 25 urte daramatza Euskal Herriko pilotalekuak bilatzen eta argazkiak ateratzen
Guztien erregistroa jaso du: historikoak, eraiki berriak, aterpea dutenak, trinketak, horma bakarrekoak… Lan handia egin du, baina asko falta zaizkio oriandik, batez ere Gipuzkoan. Batzuk oso ondo zainduta daude; beste batzuk, berriz, ahaztuta.
Azken denboraleek ehunka lanperna-musu ekarri dituzte euskal kostaldera, asko eta asko hilda
Haizeak eta eguraldi txarrak bultzatuta, ehunka hegazti iritsi dira azken egunotan gure kostaldera, asko hilda. Lagan, Arrigunagan, Donostian, Zarautzen, Hendaian, Biarritzen… alde guztietan agertu dira. Adituek ez ukitzeko eta eurei deitzeko eskatu dute.
% 85ekoa da gaur egun haurren minbiziaren biziraupen-tasa
Urtero 70 kasu inguru diagnostikatzen dira Euskadin, eta 30 Nafarroan.
Atorrek zuriz jantzi eta umorez bete dute Mundaka
Ohiturari jarraikiz, iaz gertatutakoa kontatzen duen abestia izan dute ahotan aratusteetako pertsonaiek. Umorea, kritika soziala... denetik izan du aurtengo kantak.
Giro paregabea Tolosan, inauterietako munduko hiriburu bilakatuta
Jende andana bildu da gaur, igandea, Tolosako kaleetan goizean goizetik, urteko hitzordu garrantzitsuenetariko batean. Urtero bezala, sormena, originaltasuna, parodia eta umorea izan dira nagusi.
Nafarroako Erribera da gaur arretagune: Ega eta Ebro larrialdi aurreko egoeran daude uholde arriskuagatik
Bi ibai horien emariak gertutik ari dira zaintzen Andosilla eta Castejon parean; izan ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren esanetan, arratsaldean harrapatuko du Ebrok bere maila gorena. Gainera, bigarren mailako bost errepide daude itxita, ibaiek gainezka egin baitute.
Iruinkokoak hankaz gora jarri ditu Alde Zaharreko kaleak
Euskal inauterietako ekitaldia egin dute berriro gaur Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan.
Astelehen honetan ekingo diote berriro Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Bilaketa lanak igande arratsaldean eten dira, eta astelehen goizean ekingio diote berriro. Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.