ATZERAPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldiriko tren baten ardatz bat irten da Zabalburun eta horrek atzerapenak eragin ditu C1 eta C2 lineetan

Gertaera goizeko lehen orduan izan da, Bilbon, eta aldirietako zerbitzuen ohiko zirkulazioari eragin dio.
Salida del eje de un tren en Zabalburu

Ezbeharra izan duen trena. Argazkia: EFE.

Renferen aldiriko tren baten ardatz bat irten da eta horrek atzerapenak eragin ditu C1 eta C2 lineetan, Adifek jakinarazi duenez.

Ezbeharra asteazken honetako 08:00ak aldera jazo da. Matxurak trenen zirkulazioari eragin dio puntako orduan, eta atzerapenak eragin ditu bi noranzkoetan aipatutako lineetan.

Adifek adierazi duenez, beharrezko bitartekoak mobilizatu dira gorabehera ahalik eta lasterren konpontzeko eta zerbitzua onbideratzeko.

Oraingoz, ez dute zehaztasun gehiagorik eman gorabeherari buruz, ezta atzerapenenak zenbatekoak diren ere ez.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X