Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonen heriotza eragin zuen gidariarentzat

Akusazioek eta defentsak adostasun-akordioa lortu dute gaur, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.

juicio audiencia gipuzkoa legorreta

Gaurko saioko una bat, Gipuzkoako Auzitegian.

Legorreta parean, N-I errepidean, kontrako norabidean zihoala, beste ibilgailu baten aurka talka egin eta hiru pertsona hiltzea egotzita epaitutako gizonezkoari 8 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Fiskaltzak eskatutakoa baino 6 urte gutxiago, akusazioek eta defentsak adostasun-akordioa lortu ostean.

Datorren astean zen hastekoa epaimahai bidezko epaiketa, baina ostiral honetan lortutako akordioarekin, eta akusatuak bere erruduntasuna onartuta, ez da beharrezkoa herri-auzitegia eratu eta auzibidean aurrera egitea. 

Bi aldeek kontuan hartu dute akusatuak biktimen -ibilgailuan berarekin zihoazen bi gizon eta beste autoan zihoan emakume bat, zeinaren mutil-laguna zaurituta atera zen– familiei eskatutako barkamena. "Barkamena eskatu nahi diet senide guztiei. Sentitzen dut, barkatu, neu ere lagunekin nindoan eta ez nion inori minik egin nahi lagunekin ere banengoen, eta ez nion inoiz inori minik eman nahi izan", adierazi du auzipetuak malko artean, Gipuzkoako Auzitegian ostiral honetan egindako saioan.

2023ko otsailaren 26 ezbehar hartako biktimen senideei hitz egiteko aukera eman zaie gaurko saioan, eta hidakoetako baten alargunak baino ez du hitz egin nahi izan. "Jainkoak barkatu badio, nik ere bai", esan du emakumeak. 

Itsirpua 00:10 aldera gertatu zen. Gidariak "bere gaitasunak murriztuta" zituen, alkohola edan izanatik, fiskalaren akusazio idatziaren arabera, eta N-1 errepidera irteeratik satu zen, hau da, kontrako norabidean, eta handik gutxira zentzu egokian zihoan beste auto baten kontra jo zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X