Barne ministerioak polizia-babesa jarri dio Espainiako Poliziaren buruaren sexu erasoak salatu dituen emakumeari
Kereila jarri zuen egun berean, hau da, asteartean bertan, bere izen-abizenak zabaldu zituzten WhatsAppeko hainbat polizia taldetan, bere abokatuak deitoratu duenez. Horrek antsietatea areagotu dio, eta oso ahul dago.
Jose Angel Gonzalez. Artxiboko argazkia: Europa Press
Jose Angel Gonzalez Espainiako Poliziako zuzendari operatiboaren ondoko ohia (DAO, gaztelaniazko sigletan) sexu-erasoa leporatuta salatu zuen emakumeak Barne Ministerioak eskaini dion polizia-babesa onartu du, eta oso ahul dago, Jorge Piedrafita haren abokatuak ostegun honetan jakitera eman duenez. Testuinguru horretan, biktimaren izen-abizenak zabaldu izana deitoratu du.
Barne Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez, Gemma Barroso komisarioak, Espainiako Poliziako Giza Baliabideen zuzendariordeak eta DAOren postua aldi baterako hartu duenak, salaketa jarri duen ikuskatzailearekin hitz egin du ostegun goizean, polizia-babesa eskaintzeko.
Sexu erasoa salatu zuen emakumea bajan dago 2025eko uztailetik. Agente horrek kereila jarri zuen urtarrilean 2018tik Poliziako bigarrena zenaren aurka, 2025eko apirilean jasandako sexu-erasoagatik, eta, salaketaren arabera, hura Justiziara ez jotzeko hertsapenak egin zizkioten.
"Kereila jarri zuen egun berean, hau da, asteartean bertan, bere izen-abizenak zabaldu zituzten WhatsAppeko hainbat polizia taldetan. Mezu eta dei ugari jasotzen hasi zen, batzuk babesekoak eta beste batzuk non sartzen ari zen esaten ziotenak. Guzti horrek min handia eragin dio eta antsietatea areagotu dio", azaldu du bere abokatuak.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera