Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik

Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.

Emakumeen esplotazioaren aurkako operazio batek bost atxilotu utzi ditu Iruñean. Bi urte iraun duen ikerketa baten ondorioz, Polizia Nazionalak operazioa burutu du eta erakunde kriminaleko kideak izatea egotzi die atxilotuei, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik.

Ikerketa Iruñeko pisu batean miaketa bat egin ostean hasi zen, “emakumeak prostituzioa egitera behartzen zituztela adierazten zuten zantzuak” atzeman baitzituzten bertan.

Biktimen testigantza

Ikertzaileek “susmoak berretsi zituzten”, eta horrelako delituetan espezializatuta dauden agenteek baieztatu egin zituzten, biktima batzuekin hitz eginda. Haien testigantzen bidez ere baieztatu zuten talde kriminalaren jarduna. Proxenetek, gutxienez,  beste pisu bat erabiltzen zuten Iruñean, eta Frantziako hainbat herritan ere jarduten zuten.

Poliziaren arabera, taldeak “emakumeek jatorrizko herrialdean zituzten bizi-baldintza prekarioak baliatzen zituen haiek erakartzeko, Espainian lan-kontratu erakargarriak eskainiz”.

Estatura heldutakoan, baina, pasaportea kentzen zieten eta “beren borondatearen aurka prostituitzera behartzen zituzten”. Biktimek mehatxuak jasotzen zituzten etengabe, eta euren herrialdeetan utzi zituzten senideen aurkako mehatxuak ere jaso zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X