IRUÑEA
Guardar
Quitar de mi lista

Bi atxilotu eta bi zauritu Sadarren Osasuna eta Real Madrilen arteko partidaren osteko istiluetan

Ustez zelaira botila bat jaurti zuen pertsona baten bila joan ziren estadioko segurtasuneko langileak hego-harmailara, eta Polizia oldartu zaie.

Osasunako jokalariak garaipena ospatzen, Sadarren. Argazkia: EFE

Istiluak izan dira bart Sadar estadioan Osasunak eta Real Madrilek jokatu duten partidaren amaieran. Bi pertsona atxilotu dituzte, eta Espainiako Poliziaren oldarraldian zaurituetako bi zaleetako bat ospitalera eraman dute. Osasunak agiria kaleratu du gertakariak gaitzesteko, eta ikerketa agindu du.

Antza denez, Sadarko segurtasuneko langileak hego harmailara joan dira ustez zelaira botila bat bota duen zale bat identifikatzera. Espainiako Poliziak oldarraldia egin du harmailetan eta estadioko korridoreetan.

Bi pertsona atxilotu dituzte eta beste bi zauritu. Zaurituetako bat ospitalera eraman behar izan dute. Bi agente ere arin zauritu omen dira, Poliziak berak jakinarazi duenez.

Ohar baten bidez, Osasunak gaitzetsi egin ditu Sadarren izandako istiluak, “ikara uneak” sortu direlako zaleak estadiotik ateratzen ari zirenean.

"Osasunak barne ikerketa bat irekiko du gaur gauean Real Madrilen aurkako partidaren ondoren izandako gertakariak argitzeko", zabaldu du bere webean.

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X