Sarrigurengo hiltzaile matxista epailearen aurrera eraman dute
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 2. Epaitegiak bideratu du auzia. Bien bitartean, beste elkarretaratze bat izango da gaur Eguesibarren Tatianaren hilketa salatzeko.
Hilketa bikotearen etxebizitzan jazo zen. Argazkia: EFE
Sarrigurenen (Eguesibar, Nafarroa) emaztea hil eta ama larri zauritu zuen gizona epailearen aurrera eraman dute.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko iturrien arabera, Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 2. Epaitegiak bideratu du auzia.
Bien bitartean, hilketa matxista salatzeko bilkurek ez dute etenik. Igandean ehunka pertsona bildu ziren Iruñeko Udaletxe plazan, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta Indarkeria Sexistaren kontrako Emakumeen Plataformak deituta. Larunbatean, bi elkarretaratze izan ziren Eguesibarren eta Iruñean, eta gaur, berriz, hitzordua egina du Eguesibarko mugimendu feministak Sarrigurenen bertan. Arratsaldeko 19.00etan izango da elkarretaratzea.
Aurten Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da Sarrigurengoa, eta adin txikiko lau umezurtz utzi ditu. Eguesibarko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Tatianaren hilketa gaitzetsi du eta "batasuna" aldarrikatu du indarkeria matxistaren aurrean.
Erasoa ostiral arratsaldean izan zen, 19:30 aldera, bikotea Sarrigurengo Nafarroako Erresuma etorbidean bizi zen etxebizitzan. Senar-emazteak banatzeko prozesuan zeuden, eta ez zegoen gizonaren kontrako salaketarik; hortaz, biktima ez zegoen VioGen sisteman sartuta. Gizonak emakumea sastatu zuen, hiltzeraino, eta ama ere zauritu zuen labanaz, erasoa saihesteko tartean sartu zenean.
Zauritutako emakumea, arriskutik kanpo
Zauritua, 59 urteko emakumea, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, larri. Dena dela, bilakaera ona izan du, eta ez dago hiltzeko arriskuan. Bikotearen lau seme-alaba adingabeetako bat etxebizitzan zegoen hilketa gertatu zenean.
Erasoa egin ondoren, ustezko hiltzaileak etxetik ihes egin zuen, baina handik gutxira atxilotu zuen Eguesibarko Udaltzaingoak. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta epaileak sekretupean jarri du auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean