Txorierriko igarobidean auto-ilarak eratu dira, Bilborako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Hainbat ibilgailuk talka egin dute, Lezama parean.
Auto istripu batek zauritu bat eta hainbat kilometrotako auto-ilarak eragin ditu Txorierriko igarobidean, Lezama parean. Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da. Une batzuetan hiru kilometro baino gehiagoko ilarak izan dira.
Ezbeharra Bi-30 errepidean gertatu da, 24. kilometroan, eta hiru autok egin dute talka. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute.
Era berean, N-1 errepidean kamioi bat matxuratu da eta bi kilometroko ilarak eragin ditu Irunerako noranzkoan. Istripua 437. kilometroan gertatu da, Tolosa parean. Hala ere, 09:30ak aldera ilarak arintzen hasita zeuden, eta egoera normaltzen ari zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko mugimendu feminista bi plataformatan iritsi da M8ra
Koordinakunde abolizionista berri baten sorrerak eta mugimendu feministaren erantzunak agerian uzten dute prostituzioaren edo trans kolektiboaren inguruko desadostasunak daudela.
14 urteko espetxe-zigorra ezarri diete bi gizoni, Bilbon neska bati sexu erasoa egiteagatik
23 eta 22 urteko gizonak aurrez ezagutzen zuten neska mozkor zegoela baliatu zuten bietako baten pisuan eraso egiteko, 2024ko abuztuan. Audientziaren ustez, zigortuek "emakumea objektu edo panpina gisa tratatu zuten, maila goreneraino".
Albiste izango dira: Otsailaren 23ko paperak, Goya sarien atarikoa eta tentsioa Kuba eta AEB artean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Osasunak ikerketa batzorde bat sortuko du, Sadarren izandako istiluengatik
Nafarroako taldearen Zuzendaritza Batzordea kezkatuta agertu da partidaren ostean izan zen indarkeriaren aurrean, eta futbol-zelaiko segurtasuna noren esku geratuko den eztabaidatuko du.
Zer dakite gazteek frankismoaz?
500 gazte baino gehiago bildu ditu Gogorak frankismoaren inguruko mitoak desmuntatzeko. Diktadura idealizatzen duten diskurtsoen gorakadaren aurrean, memoria demokratikoa indartzea izan du helburu BEC!-eko jardunaldiak.
Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira
Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.
Espainiako Gobernuak 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatuko du
Kontsumo ministroak iragarri du 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatzeko araudia martxan jarriko duela, eta debekua 18 urtera artekoa izango da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten edarien kasuan.
Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.
Beste emakume batek Iñigo Errejon salatu du sexu-erasoagatik
Defentsa abokatuak, Elisa Mouliaa aktorearen abokatua ere badenak, biktima lekuko babestua izan dadin eskatu du, haren identitatea babesteko.