Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Gerra-eskaladaren ondorioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hornidura arazorik izango al da Euskal Herriko gasolindegietan? Larritzeko arrazoirik ez, zerbitzuguneen arabera

Auto gehiago ibili dira azken egunotan gasolindegietan eta zenbait arazo izan dira hornidurarekin.

gasolina combustible gasolinera erregaia Gasolindegi baten irudia. Argazkia: EITB Media

Azken egunotan, auto gehiago ibili dira gasolindegietan, prezioak nabarmen igoko diren beldur. Gasolindegi batzuk, gainera, erregairik gabe geratu dira. Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkartetik, ordea, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan dute eta ez dute aurreikusten hornidura arazorik.

Egoera horren adibide Bermeon bizi izan da azken orduetan: gasolina-hornidurarik gabe geratu dira, eta zenbait gidarik ezin izan dute erregaia hartu.

Zerbitzuguneek, baina, ez dute larritasuna piztu nahi izan eta lasaitasun mezu bat zabaldu dute. Nuria Lekue Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkarteko presidenteak adierazi du ez dela hornidura-gabeziarik egongo, Radio Euskadin azpimarratu duenez. Estatuan erreserba nahikoak daudela azpimarratu du Lekuek.

Hornidura-gabezia mailan arazorik aurreikusten ez bada ere, erregaien prezioaren igoera nabarmena da.

Brent petrolio upelak % 2 baino zertxobait gehiago egin du gora asteazken honetako irekieran, eta % 12tik gorako errebalorizazioa pilatu du azken hiru egunetan, joan den larunbatean AEBek eta Israelek Iranen aurkako eraso militar bateratua abiatu ostean.

Testuinguru geopolitikoa zaildu da azken egunotan. Petrolio-ontziek eta merkataritza-ontziek gero eta arazo handiagoak dituzte Ormuzeko itsasartea zeharkatzeko, eta hortik munduko petrolioaren bosten bat igarotzen da.  Gainera, gasaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta igoera azpimarragarri hori Euskal Herriko etxeetan sumatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X