Gau erabakigarria Anoetan: Realaren eta Athleticen arteko bigarren finalerdia, zuzenean kirolakeitb.eus-en, ETB1en eta ETB Onen
Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere emango dute, zuzenean, Kopako derbi erabakigarria. Donostian final handietako giroa dago.
Donostiak intentsitate handiko gaua biziko du gaur, Realaren eta Athleticen arteko Kopako derbia jokatuko da eta. Partida zuzenean emango da ETB1en, ETB Onen eta kirolakeitb.eus-en.
19:00etan harrera egingo diote talde txuri-urdinari. Realaren autobusak Ospitaletako aldapatik behera egingo du eta estadioa inguratuko du, Txuri Urdinetik eta Belodromotik igarota. Azken metroetan giro bizi-bizia izango dute. Realzaleen parrokiak gau magikoa biziko du, eta Sevillarako txartela lortzea dute helburu: baikor eta zuhur jokatu beharko dute. Jarraitzaile askok uste dute Kopak Realari publiko eta guzti jokatutako finala zor diola.
Jai-giroa estadioaren inguruko tabernetara ere zabalduko da, eta zale ugari espero dira norgehiagoka hasi baino ordu batzuk lehenago.
Zuri-gorrien aldetik, Athleticek desabantailarekin ekingo dio partidari, joanekoan kontrako emaitza izan baitzuten, eta San Mamesetik urrun egingo baitio aurre neurketari. Ondorioz, zenbait jarraitzailek erronka zaila izango dela aitortu dute. Hala ere, orduek aurrera egin ahala gora egin du markagailua iraultzeko itxaropenak, eta Athleticekoek aurre egingo diote erronkari.
Athleticen 600 zale baino gehiago izango dira Anoetan, eta bisitarien sektorea San Mames txiki bihurtzen saiatuko dira. Sarrerarik ez dutenak ere Donostiarajoango dira taldeari laguntzeko, gutxienez luzapena behartzea posible dela sinetsita.
Horrela, Sevillarako txartela jokoan, intentsitate handiko gaua izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bermeok, Elantxobek eta Mundakak Madalena eguna ospatuko dute gaur, Izarorako itsas prozesioarekin
Bermeoko ontziak Izaro uharterantz abiatuko dira, eta bidean alkateak teila bat botako du itsasora, irlaren jabetza Bermeorena dela aldarrikatzeko.
Albiste izango dira: Donostiako Jazzaldiaren hasiera, abisu horia temperatura altuengatik eta Otxandioko bonbardaketaren 90. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Otxandioko bonbardaketa frankistan hildako 61 lagunak gogoratuko dituzte gaur, sarraskiaren 90. urteurrenean
Herriko Andikona plazan Santa Marina jaiak ospatzen ari zirela, 61 auzokide hil zituzten eraso frankista batean. Euskadiko zibilen aurkako lehen aire-erasoa izan zen.
Haurdunaldian ematen diren genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke
Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.
Einar Galilea euskal futbolariaren aurkako pintadak agertu dira Malagan, Argentinako kamisetarekin bere irudia zabaldu ostean
Irainez betetako pintadak Rosaledatik gertu agertu dira, Espainia eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren ostean. Malagako jokalariaren argazkia sare sozialetan zabaldu da, baina ez dago argi noiz ateratakoa den.
Agur terrazetan eta hondartzetan erretzeari: honelakoa da tabakoaren aurkako lege berria, bapeagailua eta zigarroa parekatzen dituena
Espainiako Gobernuak onartutako lege berriak debekatu egingo du terrazetan eta hondartzetan erretzea eta bapeatzea. Izan ere, zigarreta elektronikoa eta tabako tradizionala parekatu eta 600 eurorainoko isunak aurreikusten ditu.
Bi begirale atxilotu dituzte Biarritzen, hiru eta lau urteko haurrak bortxatzea eta sexu-erasoak egitea leporatuta
Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, orain arte jasotako testigantzen arabera, 12 sexu-eraso kasuren eta bortxaketa baten zantzuak aurkitu dituzte, eta ez dute baztertzen gehiago izatea.
Alga asiarra: gure kostaldeko itsas hondoa hartzen ari den alfonbra berdea
Alga hori gure hondartzetan zabaltzea ageriko zatia baino ez da. Izan ere, alga asiarra gure itsas hondoan alfonbra berdeak osatzen ari da. Haren hedapenak biodibertsitatea mehatxatzen du, eta hura kontrolatzeko erronka berriak sortu ditu.
Espainiako Gobernuak behin betiko onartu du terrazetan eta hondartzetan erretzea debekatzen duen tabakoaren aurkako legea
Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatu ditu, kerik gabeko guneak zabalduko ditu eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatuko du.
Euskal Encounterrek 5.000 parte-hartzaile inguru eta 4.000 ordenagailutik gora bilduko ditu BECen
Makrohitzordu teknologikoa uztailaren 23tik 26ra egingo da eta arreta berezia eskainiko zaio adimen artifizialari eta ordenagailu kuantikoari.