Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?

Astearte arratsaldean Santanderko El Bocal kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.

SANTANDER, 04/03/2026.- Las labores para tratar de encontrar a la persona desaparecida tras el colapso de una pasarela costera de Santander, que ha provocado cinco jóvenes fallecidos, continúan desde las 8:00 horas, según ha informado la Delegación del Gobierno en Cantabria. EFE/Pedro Puente Hoyos

Ezbehar larria gertatu da astearte honetan Santanderren. El Bocal kostaldeko pasabideetako bat behera etorri eta bertatik igarotzen ari zen ikasle talde bateko zazpi kideak itsasora erori dira; horietako bost hil egin dira (tartean, hiru euskal herritar), bat zauritu eta azkena, desagertuta dago. 

Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, El Bocal hondartzan kostaldeko ibilbide batean kokatua dauden pasabideetako bat behera etorri zen.

Cabo Mayor izenekotik Itsasoko Ama Birjinaren itsasargira doan kostaldeko ibilbide batean kokatuta zegoen pasabidea. Zehazki, El Bocal hondartzan dauden bi labar lotzen zituen, eta horren azpitik ur errekasto bat igarotzen da, itsasora isurtzen dena. 

Taldea, Lanbide Heziketako sei ikasle eta haien begiralea, pasabide horretatik igarotzen ari zirenean, behera etorri zen egurrezko egitura eta arroka ugariko itsas-inguru batera erori ziren. 

Astearte arratsaldeko 16:45 inguruan jaso zuen abisua Kantabriako Larraldietarako Zerbitzuak eta berehala erreskate operatibo zabal bertaratu zen. Osasun langile ugariz gain, Santanderreko suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Espainiako Polizia eta Guardia Zibileko Itsas zerbitzua, Kantabriako Babes Zibila eta Larrialdi Zerbitzua lanean aritu dira lehen unetik,  helikoptero eta droneekin gorpuak lokalizatu eta berreskuratzeko. 

Hugo Moran Estatuko Ingurumen idazkariak bart hedabideei egindako adierazpenetan, zehaztu du "goizegi" dela pasabidea zergatik erori den esateko, eta "arriskutsua" dela gainera "espekulazioetan erortzea", hildakoen senitarteko eta lagunen "mina eta ziurgabetasuna areagotuko lukeelako" horrek.

Eginbide judizialak

Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du astearte arratsaldean Santanderreko El Bocal inguruan gertatutako ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 

Gertaeraren unetik bertatik ari dira ikerketak egiten, Santanderreko Instantzia Auzitegiko instrukzioko 1 zenbakiko plazaren titularrak abiarazita, gertakarien unean guardian zegoena. 

Ikerketaren gertuko iturriek adierazi dutenez, eginbideak istripuaren osteko "lehen segundotik" jarri dira martxan, horrelako gertaeretan egiten den bezala, eta are gehiago epailearen agindua dagoenean. 

Poliziak epaitegiari eman zion gertakarien berri, eta horrek erabaki zuen orain egiten ari diren eginbideak irekitzea; gertaeren inguruko atestatua egin beharko du orain Poliziak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X