Garraio eta ostatuen prezioak izugarri igo dira Sevillan Kopako finalaren astebururako
Realak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, eta Atleticoren kontra ariko da apirilaren 18an, Sevillan. Zaleek erronka potoloa dute orain, taldeari laguntzera bertara joateko modua aurkitzea eta lotarako leku bat topatzea, ahal bada patrikak hustu gabe, ilusioak seguru asko bilaketan lagunduko badie ere, ez baitu, momentuz, ordaintzeko balio.
Reala Kopako finalean izango dela eta, milaka realzale martxan jarri dira dagoeneko apirilaren 18ko asteburuan Sevillan egon eta taldeari babesik beroena emateko. Realak milaka sarrera izango ditu Sanchez Pizjuanerako, baina, zalantzarik gabe, askoz ere gehiago izango dira, sarrerarik gabe ere, argien hirian izango diren zale txuri-urdinak.
Atzoko partida erabakigarriaren aurretik ere, asko ziren Sevillako finalerako hegaldia eta ostatua hartuak zituztenak. Gaur, espero da zale zuri-gorriek erreserbak bertan behera utziko dituztela eta beraz, lekua egingo da txuri-urdinentzat; baina erronka, hala ere, ez da makala izango.
Izan ere, prezioak izugarri garestitu dira, eta eskaera handia dela eta, orduak igaro ahala, ostatuen eta garraioaren prezioak, bereziki, hegaldiena, aparra bezala igotzen ari dira.
Loiu eta Sevilla arteko joan-etorriko zuzeneko hegaldiak (apirilaren 17an joanekoa eta 19an itzulerakoa), 600 eurotik gora daude ostegun goiz honetan; prezioak, ohikoen aldean altuak dira, asteburutan hegaldiaren prezioa 200 euro ingurukoa izan ohi baita.
Aurrekontu hori gehiegizko zaienentzat badaude beste garraiobide merkeagoak, hala nola trena, autobusa edo garraio partikularra.
Euskal Herritik Sevillara zuzeneko tren zerbitzurik ez badago ere, Madrilen egin daiteke aldaketa, eta 10-15 ordutan Sevillara iritsi, 91 eurotik 175 eurora bitarteko prezioekin (zenbat eta iraupen laburragoa, prezio altuagoak).
Gaueko autobus zuzenak ere badaude, 15 ordu baino gutxixeagokoa da bidaia eta 103 euro inguru kostatzen da (joan-etorria).
Auto partikularrean bidaiatzea da beste aukeretako bat, eta baita autokarabana bat alokatzearena ere. Eguneko 130 euro ingururen truke aloka daiteke (erregaia aparte hartuta). Eta ez da ideia txarra inolaz ere, bi zerbitzu emango bailituzke aldi berean, garraioarena eta ostatuarena, zeren Sevillara iristea jada zaila izango bada, eta kasu askotan, garestia, ez da errazago izango bertan lo egiteko lekua aurkitzea.
Hotelak betetzen ari dira dagoeneko, eta % 97k ez dute logelarik jada egun horietarako. Ohe libreak dituztenen artean, 560 eurotik gorakoak dira merkeenak (2 gau, 2 pertsona). Aukera gehienak 800-1000 euro artean daude. Apartamentuetako prezioak hotelen antzeratsu daude, gaur gaurkoz.
Hiritik urrutixeago dauden ostatuetan, 15-25 kilometroko erradioan, 500-700 euro inguru eskatzen dituzte bi gau igarotzeko.
Laburbilduz, zantzu guztien arabera prezioak igo egingo dira orduak igaro ahala, eta, beraz, Sevillara garraioa eta ostatua ziurtatuta joan nahi dutenek azkar ibili beharko dute. Ilusioak lagun ditzala.
Zure interesekoa izan daiteke
Euforia eta emozioa Realeko jarraitzaileen artean, Errege Kopako finalerako txartela lortuta
Realeko milaka jarraitzaile Sevillara begira daude dagoeneko, apirilaren 18ko Errege Kopako finala gertutik bizitzeko ilusioarekin. 2021ean ikuslerik gabe jokatu behar izan zen finalaren ondoren, realzaleek finalaren esperientzia bizi nahi dute.
62 urteko arrantzale bat hil da Donostian, uretara erorita
Gurutze Gorriko ontzi batek erreskatatu du gorpua.
Bilbon aire zabalean egotea saihestea eskatu dute, Saharako partikulak daudelako airean
Udalak jakinarazi duenez, Saharako hautsa dago airean, eta kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute, batez ere arnasketako gaixotasunak edo gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen, txikien eta adinekoen artean.
Uberrek % 20ko deskontua egingo du Gipuzkoako sagardotegietarako joan-etorri bidaietan
Uberrek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardotegi Elkarteak akordioa lotu dute txotx denboraldi honetarako.
Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
17 urteko neskaren aldeko hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.
Sestaon beste agente batzuek bi pertsonari ustez eraso egin ondoren esku hartu zuten ertzainek ez zituzten kamerak aktibatu
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu du gailua aktibatu gabe eramateak araudia ez betetzea ekarriko lukeela.
Bi zalegoek indarrak eman dizkiete euren taldeei Sevillarako txartela berenganatzeko
Gaurkoa derby bat baino zerbait gehiago da, jokoan baitago Kopako finalerako txartela. Bi taldeetako zalegoak horren jakitun dira, eta harrera beroa egin diete jokalariei estadiora iritsi direnean.
Barakaldok eta Balmasedak doluminak agertu dituzte Santanderen hil diren hiru gazte bizkaitarrengatik
Astearte honetan izandako istripu batean hil ziren, Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabidea kolapsatuta. Gainera, Arabako beste neska bat ospitaleratuta dago. Guztira, bost pertsona hil ziren istripuan, eta beste neska bat desagertuta dago.