Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Igande honetan, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainean jarri dute azpimarra aste osoan zehar euskal erakunde, alderdi eta eragileek.
Arartekoa, esaterako, emakumeen eskubideen berdintasunaren eremuan erdietsi diren lorpenak “argi eta garbi defendatzearen alde” agertu da, “funtsezko zutabea baita demokrazia defendatzeko, batez ere gorroto-diskurtsoen eta aro digitaleko mehatxu berrien aurrean”.
Horren arabera, Jarrera matxistak Euskadiko nerabeen eta gazteen artean izeneko txostenean ohartarazi zen Internet neska-mutilen eta nerabeen arteko berdintasunean izaten ari den eragin negatiboaz, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako adierazpenean, “estereotipoak hedatzeak, desinformazioak, indarkeria hutsaltzeak eta, bereziki, indarkeria digitalak” emakumeen eskubideei egiten dien kalteaz ohartarazi du.
Imanol Pradales lehendakariak gaur Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian esan duenez, “feminismoa distortsionatzen saiatzen diren eta berdintasuna zalantzan jartzen duten diskurtso atzerakoiak” areagotzen ari dira eremu digitalean eta eztabaida publikoan.
Horren hitzetan, diskurtso horien arriskua “ez da atzera egitea bakarrik”, “normalizatzea eta gazteen arten bereziki gizartean txertatzea” baita.
Pradalesen arabera, “ez da mugimendu bakan eta bat-batekoa, estrategia politiko eta ongi finantzatutakoa baizik”.
Horregatik, “berdintasuna ez da egun bateko ospakizuna, eguneroko konpromisoa baizik”, nabarmendu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu duen adierazpenean esan duenez, “berdintasunak ezin du izan iritzirako objektu, botere publikoek bermatu behar duten eskubidea baizik”.
“Gure gizartean emakumeek pairatzen jarraitzen duten egiturazko desberdintasuna ukatzen duten diskurtsoen gorakada” salatu du, mezu horiek “lorpenak zalantzan jarri eta feminismoa ahultzea” dutelako helburu.
Hala, “politika publiko feministekiko” duen konpromisoa berretsi du, “desberdintasunak eta indarkeria matxista mota guztiak borrokatzeko” eta “atzerapausorik gabe berdintasun benetako eta efektibo baterantz” bidea egiteko.
Gasteizko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostutako testuan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatu dute “diskurtso erreakzionario eta misoginoen” bidez adierazten den mugimendu antifeministaren gorakadaren aurrean, feminismoaren lorpenak baliogabetu eta indarkeria matxistaren existentzia bera ukatzea baitute helburu.
Berdintasunean heziko duen gizartea aldarrikatu dute, estereotiporik gabe eta errespetuan, askatasunean eta duintasunean oinarritua, eta nabarmendu dute berdintasuna defendatzeak “barne hartzen duela dominazio patriarkala eta soziala erreproduzitzen duten diskurtso horiei aktiboki aurre egitea”.
Martxoak 8
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Iruñeko Udalak feminismoari esker lortutako aurrerapenak eta eskubideak aldarrikatu ditu ostiral honetan, Udaletxe Plazan egindako ekitaldi batean. Bertan irakurritako adierazpen instituzionalean gogorarazi dutenez, "gaur egun onartuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko historian zehar mugimendu feministaren borrokei eta emakumeen antolaketa kolektiboari esker existitzen dira".
Era berean, ohartarazi dutenez, "diskurtso erredukzionisten edo argiki antifeministak diren diskurtsoen bidez feminismoa zalantzan jarri eta deslegitimatzen duen testuinguru sozial batean, feminismoak garapen sozialean, eskubideen hedapenean eta sistema demokratikoa indartzeko izan duen garrantzia aldarrikatu behar da".
"Feminismoak ekarri gaitu honaino. Feminismorik gabe ez dago erabateko demokraziarik. Hari esker, gaur egun izan eta egon gaitezke, esan eta erabaki dezakegu", aldarrikatu dute.
Nafarroan, UGTk eta CCOOk elkarretaratzea egin dute gaur bi sindikatuek Iruñean duten egoitzaren aurrean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harian. Indarkeria matxistaren aurkako baliabide gehiago eskatu dituzte bertan, eta feminismoa defendatu dute, desberdintasuna ukatzen duten ideologien aurrean “eusteko dike” gisa.
Elkarretaratzean, 'Vivas, libres, unidas. Berdintasunaren alde' leloa zeraman pankarta bat zabaldu dute, eta ekimenean parte hartu duen emakume talde batek 'NI UNA MENOS' (bat gutxiago ere ez) esaldia osatu dute hizki morez.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Bost gazte ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du kasua.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Santanderko pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuten istripuaren aurreko egunean, baina abisua ez zen izapidetu
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, baina ez zuen inolako jarduketarik egin. Hala, jakinarazpena paper batean jaso zuten, baina mahaian bertan geratu zen.